Airakurri: hegan abiatzear

Airakurri.com webgunea sortu dugu, Airakurri, DBHko 2. mailako ikasleei zuzendutako proiektua da. Irakurzaletasuna sustatzen lagundu asmoz eta euskararekin gozatzen asma dezaten. Bidaia on!

Helburua
Euskal Herriko belaunaldi berrietako haur eta nerabeek gure eta beraien hizkuntzaren jabe egin daitezen nahi
dugu, jabe hitzak esan nahi duen guztiarekin. Ez dugu nahi, inola ere ikasle berrientzat euskara eskolako gela
eta ikaslanetako tresna eta modu soil gerta dadin. Euskaraz bizitzeko zoria lor dezaten nahi dugu, euskararekin
gozatzen asma dezaten, eta hori gure herriko zenbait girotan ez da erraza. Eskolarena bakarrik den egitekoa ez
da, noski, baina ikastetxeak garrantzia handia du.
Hori guztia badakigun arren, eta badakigulako, liburuaren publizitate kanpaina honen bidez irakurzaletasuna
sustatzen lagundu nahi dugu, egungo munduan erraza ez den eginkizun horretan.
Nori zuzendua
Airakurri kanpaina DBHko 2. mailako ikasleei zuzendutako proiektua da. Zaletasunak lantzeko adin egokia
daitekeelako eta gainera, horrela, ekimenak jarraipena izan dezakeelako hurrengo ikasmailetan.
Ikasleei irakurketa plazer iturri gerta dakien lagundu nahi dugu. Horretarako, ikasleei irakurri dituzten liburuek
sorrarazitako burutazioak elkarri luzatzeko bidea ireki dugu. www.airakurri.com webgunean irakurritako liburuen
iruzkinak sar ditzakete, eta ikasle irakurlerik saiatuenei, sari moduan liburu-sortak emango zaizkie. Ikus sarien
atala.
Nola parte hartu?
Webgunearen “liburuak” atalean zenbait libururen zerrenda agertzen da, DBH 2. mailarako aproposak.
Liburu bakoitzaren fitxaren azpian iruzkinak uzteko formularioa dago. Eskatzen diren datuak bete, eta “bidali”
botoiari sakatu behar zaio. Besterik ez.
Irakurritako liburuaren fitxa agertzen ez bada, “iruzkinak” atalean sartu, eta horretarako prestaturiko formularioa
bete. Jarraian, bidali baino ez dago. Egun pare batean ikusgai izango dira liburua zein iruzkina.
Sariak
Lehiaketa orok bezala, gureak ere baditu sariak.
Otsailaren 20a baino lehen argitaratzen dituzuen iruzkinen artean, liburu-sorta bat zozketatuko dugu. Beraz,
azkar ibili!
Bigarren sari-banaketa, apirilean egingo da eta podium bikoitza izango du: batetik, iruzkinik landu eta
arrazoituenari eskainiko zaio saria; bestetik, iruzkin motibatzaileena ere hautatuko da, irrika gehien pizten
duena, alegia.
Zure ikastetxeak ere saria izan dezake, kritikari lan horretan laguntzen bazaitu.