Donostiako 44.Liburu Azoka

Gaur irekiko dira Donostiako Gipuzkoa Plazan, Donostiako Liburu Azokako stand-ak. Hilaren 28tik, eta uztailaren 7ra arte, abian jarriko da liburu nobedadeen salmenta eta udako oporretan irakurtzeko aukera zabala izango da. Euskaraz argitaratutako nobedadeak bertan izango dira.

Azokako ordutegia, 11:00-13:30 eta 17:00-20:00

Gainera, Liburutegi Nagusiko aretoan, hainbat jarduera antolatu dira Donostia Kultura eta Euskadiko Liburu Ganbararen laguntzaz, liburu-aurkezpenak, sinadurak eta ipuin tailerrak ere.

Programa:

https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=82&id=84796&Itemid=319&lang=eu

Bestalde, Liburu Azokaren gunean, Gipuzkoa plazan, Euskal emakume poetak izeneko erakusketa ikusgai egongo da.