Donostiako Liburu Azoka

Uztailaren 4tik 12ra, Donostiako Gipuzkoa Plazan ospatuko da kaleko Liburu Azokaren 45. edizioa. Honako ordutegian: 11:00etatik 14:00etara, eta, 17:00etatik 21:00etara.

Argitaletxeen, liburu-denden eta instituzioen liburu nobedadeak izango dira salgai, %10eko deskontuarekin.

Gainera, umeentzak tailerrak eta ipunkontalariak esainiko dira.

Berriz, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan hainbat ekitaldi (prentsaurrekoak eta topaketak egileekin) egingo dira:

Uztailak 3, ostirala, 11:15ean, Xatur satorra / Top el topo bilduma, Beatriz Yubero eta Amaia Arrieta. Erein argitaletxearen prentsaurrekoa.

Uztailak 6, astelehena, 11:00etan, Sano erradikalIsa Díaz. Alberdania argitaletxearen prentsaurrekoa.

Uztailak 7, asteartea, 11:00etan, Zaharkitze programatuaEva Pérez-Pons. Erein argitaletxearen prentsaurrekoa.

Uztailak 8, 11:00etan, Donostia rebeldeMiguel Usabiaga. Prentsaurrekoa.

Uztailak 9, osteguna, 11:00etan, Isiltasunaz haratagoJoxe Angel Irigarai, Pamiela argitaletxearen prentsaurrekoa.

Uztailak 9, 12:00etan, Aro beilegiaLizar Begoña Madariaga, Balea Zuria argitaletxearen prentsaurrekoa.

Uztailak 9, 18:00etan, La estrella de quince puntasNoelia Lorenzo eta Javier Sagastiberri. Erein argitaletxearen ekitaldia.

Uztailak 9, 19:00etan, MatonesBingen Amadoz. Pamiela argitaletxearen ekitaldia.

Uztailak 10, ostirala, 12:00etan, IzurriaSlavoj Zizek. Itzultzailea: Danele Sarriugarte. Txalaparta argitaletxearen prentsaurrekoa.