Donostiako liburu azoka

Gaur, ekainak 29, Donostiako Liburu eta Disko Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin uztailaren 15era arte egongo da zabalik goizez (11:00-14:00) arratsaldez (17:00-21:00) Gipuzkoa Plazan.

Hona hemen azokaren baitan antolatzen diren jarduera eta prentsaurreak. Lekua: Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan dira (Alde Zaharreko Udal Liburutegia, sarrera San Jeronimo kaletik).

Uztailak 2, astelehena, 19:00: Guía del GR 225. Fuerte de Ezkaba-Urepel, Javier Rey Bacaicoa, Pamiela

Uztailak 3, asteartea, 11:00: Hondar aleak, Rafa Ugalde, Erein

Uztailak 3, asteartea, 12:00: Lucio Urtubiaren komikia, Belatz, Dani Fano, Txalaparta

Uztailak 3, asteartea, 19:00: 22 de septiembre, San Fermín, Juan Retana, Pamiela

Uztailak 4, asteazkena, 19:00: Mina edo libertatea! Biba Mina!, Kepa Larrea, Pamiela

Uztailak 5, osteguna, 11:00: Haur eta gazte literaturako bost liburu, Erein

Uztailak 5, osteguna, 18:00: Nobela beltza, mahai ingurua.

*Iturria: Donostia Kultura