DURANGOko AZOKA

2019-12-03

Abenduaren 5etik 8ra ospatuko da 54. Durangoko Diska eta Liburu azoka. Azokako ordutegia 10:30etatik 20:00etara.

Euskal Editoreen Elkarteak, “Liburu bat egingo dut” tailerra antolatu du azokan, Areto Nagusian, abenduaren 5ean. Liburu bat egiten irakatsiko die Carmen Elvirak, editoreak, aurrez izena eman duten ikastetxeei.

Gainera, liburu nobedade ugari egongo da, euskaraz irakurtzeko aukera paregabea!