Ermuko euskal liburu eta diska azoka

Maiatzaren 7tik 10era, Ermuko XXIII. Euskal Liburu eta diska azoka ospatuko da, Kardenal Orbe plazan. Gainera, euskal aldizkarien erakusketa zabalduko dute. Ordutegia: 11:00 - 21:00 Egitaraua eta informazio gehiago;

Gaur goizean ikastetxe eta ikasleen bisita jaso du azokak, giro alai eta eguzkitsuan. Ongaraiko DBHko 3. eta 4. mailakoak izan dira plazan eta, baita ere, Anaitasuna Ikastolako LH 5. mailakoak. Guztiek argitaletxeen azken nobedadeen berri jaso ahal izan dute, begirada bta emateko ere parada izanik.
Ostiralean egitarauak aurrera jarraituko du. Arratsaldeko seietan IƱaki Carreterok ipuin saioa eskainiko du eta larunbat eguerdian umeentzako tailerrak izango dira. Azokak ateak igandera arte zabalik izango ditu, egun horretan, eguerdiko ordubatean Jon Martin & Oskar Estanga bikoteak bertso musikatuen saioa eskainiko dute. Azokak igande iluntzeko 20:30etanitxiko ditu postuak aurtengoz, baina, dena den, egitarauak hurrengo astetan zehar zer ikusi eta zer entzun ugari izango da. Adibidez, astelehenean Vendetta musika taldeko kideekin solasaldia izateko aukera izanen dugu eta martitzenean, Ezekiel Etxeberria sariaren VII.a jasoko du Antton Irustak