FIL Guadalajara azokan izango gara

"Edizioa eta sorkuntza literarioa Euskadin" mahai-inguruan parte hartuko du Jorge Gimenez-ek elkarteko Presidenteak, Aizpea Goenaga, Javier Gogeascoechea eta Unai Elorriagarekin batera. Azaroaren 30ean, Expo Guadalajara azokako programazioaren barruan.

2010eko azaroaren 27tik abenduaren 5a bitartean, Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Liburu Azokaren 24. edizioa izango da. Bitariko azoka da, liburuen salmentarako eta profesionalentzako azoka. Euskal Editoreen Elkarteak, Frankfurteko azokan eta Liber azokan bideraturiko sustapen lanari eutsiko dio, Amerikako merkatuei begira.
Eskubide Eskuragarrien Gidak eta Elkartearen bazkideen liburuak, euskal edizioaren erakusgarri izango dira stand-ean (KK7).
Eta, Expo Guadalajararen jarduera programazioaren barruan, bi ekitaldi nagusi edizioa eta sorkuntzari begira:

  • “Edizioa eta sorkuntza literarioa Euskadin” mahai-inguruan parte hartuko du Jorge Gimenez-ek elkarteko Presidenteak, Aizpea Goenaga, Javier Gogeascoechea eta Unai Elorriagarekin batera. Azaroaren 30ean, 18,30etan Mariano Azuela saloian eta profesionalei zuzenduta.
  • “Irakurketaren plazerra” gunean, Unai Elorriagak, Benito Taibo idazle Mexikarraren gidaritzapean, publikoarekin hitz egingo du bere gustoko literaturari buruz. Abenduaren 1ean, 18,30etan, Juan Jose Arreola saloian.

Programa osoa eta Azokako informazio guztia