Frankfurteko Liburu azoka

Frankfurt liburu azoka urriaren 7tik 12ra ospatzen ari da. Elkarteak 51D38 stand-ean ditu bere argitaletxeen liburuak ikusgai. Horrez gain, aurten, "National lireratures revisited" ekitaldia antolatu dugu Kultura sailaren laguntzarekin azokan bertan.

Mikko Fritzek (Goethe Institutuko zuzendaria Finlandian) gidatutako mahai inguruan honako aditu hauek hartu zuten parte:

Mari Koli, Finlandiako suediera hiztunen ordezkaria eta editorea;
Angelika Salvisberg, Suitzako Prohelvetiaren izenean;
Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko euskara sustapen eta hedakuntzarako zuzendaria.

Gaia, berriz, Europan hizkuntz topografia berriak sortzeko aukeren inguruan garatu zen, horretarako hiru herrialdetako egoeraren berri emanez: Suitzako lau hizkuntza ofizialak (frantsesa, italiera, alemana eta erromantxea), gehi hedadura handiko beste zenbait (gaztelania, portugesa, etab.); Euskal Herriko euskara, frantsesa eta gaztelania; eta Finlandiako suediera eta finlandiera.