Gaur egungo euskal literatura eta bere itzulpena FIL Azokan

FIL Guadalajara azokan izango gara euskal argitalpenaren erakusmahaiarekin, Stand JJ10 eta Literatura, Etxepare Institutoaren eskutik dator aurten, azokako jarduera programarako Anjel Lertxundi idazlea gonbidatu du. FIL programa

2011ko azaroaren 26tik abenduaren 4a bitartean, Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Liburu Azokaren 25. edizioa ospatuko da. Alemania izango da aurten gonbidatua.

Bitariko azoka da, liburuen salmentarako eta profesionalentzako azoka. Euskal Editoreen Elkarteak, Frankfurteko azokan eta Liber azokan bideraturiko sustapen lanari eutsiko dio, Amerikako merkatuei begira. Eskubide Eskuragarrien Gidak eta Elkartearen bazkideen liburuak, euskal edizioaren erakusgarri izango dira stand-ean (JJ10). Eta, Expo Guadalajararen jarduera programazioaren barruan, bi ekitaldi nagusi antolatu dituzte Etxepare Institutoak eta FIL Azokak, sorkuntza eta itzulpenari begira:

  • Gaur egungo euskal literatura eta bere itzulpena.Etorkizuneko erronkakmahai-inguruan parte hartuko du Jorge Gimenez-ek elkarteko Presidenteak, Mari Jose Olaziregik, Etxepare Institutoaren izenean eta Anjel Lertxundik. Azaroaren 30ean, 19:00etan, Expo Guadalajarako B Saloian.
  • Irakurleek aurkezten dute ekimenean, berriz, Anjel Lertxundik aurkeztuko du Etxeko hautsa liburua. Azaroaren 29an, 18:30etan, Mariano Azuela saloian, bere editore eta itzultzailearen, Jorge Gimenez-en laguntzaz.

Bi ekitaldi hauek eta Ecos de la FIL delakoa, UNAM-eko ikasleei zuzendutakoa, Etxepare eta FIL Azokak antolatuak dira.