Internet eta gizarte sareak

IKASTAROA

Internetek sortu duen komunikazio paradigma berrian, enpresek eta erakundeek dituzten aukerak eta oztopoak aztertzeko eta komunikazio eraginkorra egin dezaten gakoak emateko, ikastaroa antolatu dugu (aurretik izena eman beharra dago).

NOIZ: martxoaren 28an, ostegunean, goizeko 09:30etatik 13:30etara.

NON: Euskal Editoreen Elkarteak Zemorian duen egoitzan.

NOREN ESKUTIK: Iberbi interneterako komunikazio aholkularitza.

AZTERGAI:

●      Sarrera 

●      Gizarte sareen aroa: zer aldatu da?

●      Argitalpenak antolatzeko planillak: gure komunikazioa antolatzeko oinarria

●      Eduki organikoen eta publizitatearen arteko desberdintasunak

●      Iruzkin kritikoen kudeaketa: noiz erantzun behar da? Eta nola?

●      Komunikazio krisien kudeaketa 

●      Tresna erabilgarrienak: Buffer, Hootsuite…

●      Ondorioak 

●      Galderak eta zalantzak