Irati Jimenez eta Patxi Zubizarreta euskal literaturaren embaxadore Frankfurten

Frankfurt azoka urriaren 6tik 10era ospatuko da. Urriaren 7an, Azokako Client's Lounge gunean, Gaur egungo euskal literaturaren panorama aurkeztuko dugu, eta euskal idazleek Gaueko hitzak xuxurlatuko dituzte.

Euskal Editoreen Elkarteak, euskal liburuaren presentzia nazioarteko merkatuetan indartzeko asmoz, honako ekimen hauek bideratu ditu, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin lankidetzan, FRANKFURTeko NAZIOARTEKO LIBURU AZOKARI begira:

— Euskal liburuen ESKUBIDE ESKURAGARRIEN GIDA berrargitalpen gaurkotua, Haur eta gazteentzako euskal literaturako Gida eta Euskal Liburuen Gida helduentzako.
Gidak

— Frankfurteko euskal standa (5.1.D 922) Mikel Toralek, Kultura Sustatzeko Zuzendariak inauguratuko du, urriaren 7an, eguerdiko 12tan.

— Euskal literaturaren aurkezpen ekitaldiak Frankfurten:
*urriaren 7an, 10:00etatik aurrera, Frankfurter Buchmesse-ko, Client’s Lounge gunean jendaurreko ekitaldia egingo da. Idoia Noble itzultzaileak gidatuko duena. Gurekin izango dira, Irati Jimenez eta Patxi Zubizarreta Idazleak

CEDRO ko laguntzari esker, interprete-laguntzaile eskaintza izango dute editoreek Azoka bitartean.