Liburu-denden eguna 2018

Liburu saltzaileen Gremio eta Elkarteen Konfederazioak antolatuta (CEGAL), liburu-denden eguna ospatuko da azaroaren 16an, Euskal Herrian ere. Festa honekin gogorarazi nahi da, liburu bat beti dela erosketa bikaina, eta, liburudenda, noski, toki aproposena.  Hau guztia ospatzeko, deskontuak egingo dira egunean zehar, eta hainbat aurkezpen eta sinaketa egongo da gertuko liburu-dendan. Aukera ezin hobea!