Liburu katalogo berriak

Euskal liburuen fitxak eta aipamenak bildu ditugu beste hizkuntzetara itzultzeko. Haur eta gazteentzat 47 titulu eta helduentzat, berriz, 25 aukeratu dira. Helburua, Nazioarteko liburu azoka garratzitsuenetan banatzea da eta euskal literatura munduan zehar ezagutaraztea. Azalak, aurten, Axpi ilustratzaileak egin ditu. Katalogoak 2015-2016

Euskal Editoreen Elkarteko 9 bazkidek hartu dute parte proiektu honetan: Elkar, Erein, Ibaizabal, Gaumin, Giltza, Mezulari, Pamiela, Ttarttalo eta Txalaparta.

Bi katalogoen edukia, modu beretsuan sailkatu dugu:

  • Euskal Literatura eta euskarazko argitalpengintza. Aurpezpen laburra.
  • Etxepare institutoaren aurkezpena eta itzulpenetarako laguntzak.
  • Idazleen aurkibide alfabetikoa.
  • Liburuen fitxak.
  • Euskal Editoreen Elkarteko kideak.

Paperezko edizioa, gaztelaniaz eta ingelesez, Liber, Frankfurt, Guadalajara (Mexiko) eta Boloniako liburu azoketan banatuko da.