LIBURU SEKTOREAREN PRENTSA-OHARRA

Liburuaren sektorea da gure herriko lehen industria kulturala, gehienbat enpresa txikietan oinarrituta egituratutako industria bat.

2008ko krisialdian, inpaktu negatibo handi bat izan zuen sektoreak; fakturazioa % 35 inguru jaitsi zen, eta ez da suspertu. Argitaletxeen kasuan, konkretuki, % 27koa izan zen salmenten beherakada. Eta euskal argitaletxeek bi hizkuntza ofizialetan argitaratzen dute, eta horietako bat erabateko desabantailan dago, gutxiengoan, eta, horregatik, jarraikortasun- eta garapen-egoera larrian.

COVID 19k aurten sortu duen krisiak eta ondoren sorturiko alarma-egoerak galera gehiago ekarriko diote liburuaren balio-kate osoari: egileei, inprentei, argitaletxeei, banatzaileei eta liburu-dendei. Lehen kalkulu bat eginda, ikusten da % 25koa izan dela berez depreziatua zegoen azken urteko salmenten gaineko murrizketa. Gure autonomia-erkidegoan 32 milioi euro ingururi buruz ari gara, eta konfinamenduaren luzapenarekin 50 milioi baino gehiagora ere irits daiteke kopuru hori.

Erantsita doaz egungo egoerari buruzko txosten labur bat eta egoerari aurre egiteko zenbait neurri. Liburuen mailegu solidarioko programaren erosketak ikastetxeen inguruko liburu-denden bitartez egin daitezela eskatzen ari gara, eta sor dadila liburu-bonu bat, Eusko Jaurlaritzak badu-eta dagoeneko aurreko krisiaren esperientzia.

Euskal Autonomia Erkidegoko agintari guztiengana jo dugu, neurri hauek modu koordinatuan ezar daitezen.

Euskal Editoreen Elkartea. Gremio de Editores de Euskadi. Liburu Ganbara.