Literatura itzulpenetarako laguntzak

2012-04-17

Etxepare Euskal Institutuak argitara eman du Itzulpenetarako laguntzen deialdia. Epea, apirilaren 17tik maiatzaren 16ra bitartekoa edota, urriaren 1etik 31ra bitartekoa aurreikusi dute.
Informazio gehiago

Euskarazko obra literarioak, edozein hizkuntzatara itzultzeko eta EAEn jaio edo bizi diren idazleen gaztelaniazko obrak, euskara ez den edozein hizkuntzatara itzultzeko laguntzetarako, 41.500,-€ko dirubaliabidea izango da.

Testu literario laburrak itzultzeko (poemak, ipuin edo antzerki laburrak…) kanpoko aldizkarietan, berriz, 2.500,-€ko diru-zuzkidura.

AURKEZTU BEHAR DA:

-itzuli nahi den liburu edo testua word formatuan.

-itzulitako lagina: 45.000 karak., zuriunerik gabe, paperean, eta word formatuan. Testu laburren kasuan, osorik.

-itzultzailearen curriculum-a eta argitaletxeen kasuan azken katalogoa.

-egile-eskubideen baimena edo ziurtagiria.

-itzulpena egiteko kontratua.

gaztelaniazko lana bada, errolda-agiria edo jaiotze-ziurtagiria.

NON:

Etxepare Euskal Institutua, Prim kalea, 7, 20006 Donostia