Nafarroako 948 Merkatuan egongo gara

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustapeneko Zuzendaritzak, Iruñeako 948 Merkatuan jarriko duen stand-ean, ordezkatuta egongo da Euskal Editoreen Elkartea.

Euskal liburuaren jarduera profesionala eta Eskubide Eskuragarrien Gidak erakutsiko ditugu bertan, Baluarten, azaroaren 21ean.

Jaialdiaren arira, azaroaren 22tik 24ra, Iruñeako Sarasate ibilbidean, liburu azoka ospatuko da. Nafarroako argitaletxeen produkzioa ezagutzeko eta erosteko aukera paregabea izango da.