Eskubideen katalogo berriak

2012/09/10

Eskubide Eskuragarrien Gida berriak eman ditugu argitara. Euskal liburuen fitxak, beste hizkuntzetara itzultzeko asmoz eginak dira. Irudiak, Concetta Probanzak egin ditu. Katalogo hauek webgunean eskuragarri daude pdf formatuan

Bilboko 42.Liburu Azoka

2012/06/01

Maiatzaren 31tik ekainaren 10era bitartean Bilboko Liburu Azoka ospatuko da. 42.edizioan, 55 liburudenda eta argitaletxe aterako dituzte liburuak Areatza Pasealekura ohi den bezala. Aurtengo Urrezko Idazluma, Toti Martinez de Lezea idazleari emango diote.

Literatura itzulpenetarako laguntzak

2012/04/17

Etxepare Euskal Institutuak argitara eman du Itzulpenetarako laguntzen deialdia. Epea, apirilaren 17tik maiatzaren 16ra bitartekoa edota, urriaren 1etik 31ra bitartekoa aurreikusi dute.
Informazio gehiago

Joakin Berasategi editorea zendu da

2012/04/11

Joakin Berasategi editorea martxoaren 31n hil da, 73 urte zituela.

Sendoa argitaletxea sortu zuen Donostian, 1980. urtean, eta Euskal Editoreen Elkartearen sorreran parte hartu zuen 1984. urtean.

Ez adiorik, Joakin!

Bologna Children’s Book Fair 2012

2012/03/02

Haur eta Gazteen Nazioarteko Liburu Azoka matxoaren 19tik 22ra ospatuko da, Italiako Bologna hirian. Euskal Editoreen Elkarteak bere erakusmahaia izango du bertan, Hall 29 C/11. Aurten, Leire Salaberria euskal irudigilea sailkatua izan da Irudigileen nazioarteko erakusketarako.
2012programa
2012irudigilesailkatuak

Gaur egungo euskal literatura eta bere itzulpena FIL Azokan

2011/11/24

FIL Guadalajara azokan izango gara euskal argitalpenaren erakusmahaiarekin, Stand JJ10 eta Literatura, Etxepare Institutoaren eskutik dator aurten, azokako jarduera programarako Anjel Lertxundi idazlea gonbidatu du. FIL programa

Mariasun Landak jasoko du dabilen elea saria

2011/11/08

Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa. Azaroaren 10ean izango da, 20:00etan,
Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.

Euskal Liburuaren Gaua 2011

2011/11/02

Euskal liburugintzaren sektoreko bost elkarteok,
Euskal Idazleen Elkartea,
APIE-EIEP,
EIZIE,
Galtzagorri
eta Euskal Editoreen Elkarteak, laugarren Euskal Liburuaren Gaua ekitaldia antolatu dugu azaroaren 10erako, gaueko 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Club aretoan.

Literaturaren abentura Frankfurten

2011/10/10

“Literaturaren abentura euskararen munduetan barrena” izenburupean, Idoia Noble itzultzaileak aurkeztuko du gonbidatutako euskal idazleen jarduna, aurten, Jon Arretxe eta Fernando Morillo. Frankfurt Book Fair, Forum Dialog, urriak 13.