Albisteak

Editoreen Galeusca Galiziara doa

A Coruñako Luis Seoane Fundazioaren egoitzan ospatuko da aurten Editoreen Galeusca, ekainaren 13tik 15era. Asociación Galega de Editoras elkarteak antolatuta da, Valentziako, Kataluniako eta Euskal Herriko editoreen laguntzarekin.

Bilboko Liburu Azoka

Areatzan ospatuko da Bilboko Liburu Azokaren 48. edizioa, maiatzaren 31tik ekainaren 10era. Aurten. Joan Mari Torrealdaik jasoko du Urrezko luma, ekainaren 4an. Gainera, liburu aurkezpen eta kultur topaketa ugari antolatu dira hainbat guneetan.

Liber 2018 Bartzelona

Euskal Editoreen Elkartea Bartzelonan da egunotan, Nazioarteko Liber Liburu Azokan. D427stand-ean, 16 argitaletxe bildu ditugu. Erakusketara, euskarazko produkzioa ekarri dugu, eta liburuaren salerosketa eta haren banaketa dira urriaren 3tik 5era ekarri gaituen arrazoia. Liber azokako webgunea

Donostiako liburu azoka

Gaur, ekainak 29, Donostiako Liburu eta Disko Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin uztailaren 15era arte egongo da zabalik goizez (11:00-14:00) arratsaldez (17:00-21:00) Gipuzkoa Plazan.

Bilboko Liburu Azoka

Areatzan ospatuko da Bilboko Liburu Azokaren 48.edizioa, maiatzaren 31tik ekainaren 10era. Aurten, Joan Mari Torrealdaik jasoko du Urrezko luma, ekainaren 4an. Gainera, liburu aurkezpen eta kultur topaketa ugari antolatu dira hainbat guneetan.Programa osoa

Ikastaroa: nazioartekotze eta azokak

Euskal Editoreen Elkarteak, sektoreko profesionalei euren lanerako prestakuntza areagotu eta eguneratzeko asmoz saio tekniko berri bat antolatu du.
Noiz: Maiatzaren 18an, 10:00etatik 14:00etara.
Non: Donostiako Okendo Kultur etxean (Nafarroako hiribidea, 7).
Irakaslea: Carlota Torrents (Bartzelona).
Norentzat: Argitalpengintzako profesionalei zuzendua (EEE eta Gremioko bazkideei).

Zumarragan Liburu bat egingo dut

Zumarragako Institutoko 2.DBHko ikasleekin izan gara, Zelai Aristi kultur etxean, Liburu bat egingo dut proiektuarekin.
Maite Mutuberriak liburu bat nola egiten den eta editoreen lanbidea, aski ezezaguna, irakatsi die.