Liburuaren digitalizazioaren eraginari buruzko mintegia

2009/06/08

Dosdoce komunikazio empresako adituak, Javier Celayak, “Impacto de la digitalización del libro en el modelo de negocio editorial” izenburupeko mintegia prestatu digu, ekainaren 25erako. Euskal Editoreen Elkartean eman behar da izena ekainaren 19a baino lehen.

Literaturia jardunaldiak

2009/06/02

Larrabetzuko literatura eskolak bost urte bete duela ospatzeko LiTERATURIA jardunaldiak antolatu ditu Larrabetzun ekainaren 5etik 7ra. Hainbat ekitaldi, liburu aurkezpen, eztabaida saioak eta nola ez liburu azoka euskal editoreen presentziarekin.
Literaturia programa

flm09 Madrileko Feria

2009/05/26

Maiatzaren 29tik ekainaren 14a arte Madrileko Feria ospatuko da. Retiron kokatuta dagoen azokan, 286 etxolan izango gara.

Kartel diseinatzailea: Juan Antonio Moreno

flm09 webgunea

Euskal editoreak Bologna Fieren

2009/03/24

Bologna Fiere edo Bologna Children’s Book fair, martxoaren 23tik 26ra bitartean ospatu da, eta euskal editoreak bertan izan dira.

Google akordioa

2009/02/18

Google-ek baimenik gabe digitalizatutako liburuen kalte ordainak emango ditu. CEDRO, autoreen eta editoreen erreklamazioak kudeatzeko prest azaldu da. Baina, kopiatu al dizue? Begira

Bazkide berria: meettok argitaletxea

2008/12/23

Durangoko azokan gure ohiko Batzar Nagusia ospatu genuen, hilaren 5ean. Bertan, Zuzendaritza Batzordearen jarraipenarekin batera, bazkide berria onartzea erabaki zen, meettok argitaletxea.
Ongi etorri! meettok

FIL Guadalajara (Mexiko) 2008

2008/11/18

Euskal Editoreen Elkarteak, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan parte hartuko du lehen aldiz, azaroaren 29tik abenduaren 7ra bitartean. Stand: II38
Azokara joan

Jabego intelektuala eta teknologia berriak ikastaroa

2008/09/30

CEDROren laguntzarekin antolatu dugu aurtengo bigarren ikastaroa: “Jabego Intelektuala eta teknologia berriak”. Hizlaria, Jon Artatxo abokatua.

Eskubide Eskuragarrien Gida 2008

2008/09/29

Gida hauetan, Euskal literaturako liburuen fitxak jaso ditugu beste hizkuntzetara itzultzeko.Argitalpenak ikusi