Eskubide Eskuragarrien Gida berria

2009/09/24

Euskal literatura ezagutarazteko, Haur eta Gazteentzako 44 titulu eta Helduentzako 40 titulu aukeratu dugu. Katalogoen diseinua Concetta Probanza, euskal artistaren esku utzi dugu eta, hona hemen emaitza Argitalpenak

Goi-mailako liburuak argitaratzeko laguntzak

2009/09/17

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak, goi-mailako irakaskuntzarako euskarazko liburuak argitaratzeko laguntzak eman ditu argitara. Epea: urriaren 16a arte. Deialdia

Donostiako Okasioko Liburu Azoka

2009/09/04

Irailaren 4tik 20ra bitartean ospatuko da Donostiako XXIV. Okasioko Liburu Azoka. 43 erakusmahai jarriko dira bertan, Gipuzkoa Plazan.

Euskarazko literatura-argitalpenerako laguntzak

2009/09/01

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzak aurkezteko epea, irailaren 30era arte zabalik dago. Deialdia

Liburuaren digitalizazioaren eraginari buruzko mintegia

2009/06/08

Dosdoce komunikazio empresako adituak, Javier Celayak, “Impacto de la digitalización del libro en el modelo de negocio editorial” izenburupeko mintegia prestatu digu, ekainaren 25erako. Euskal Editoreen Elkartean eman behar da izena ekainaren 19a baino lehen.

Literaturia jardunaldiak

2009/06/02

Larrabetzuko literatura eskolak bost urte bete duela ospatzeko LiTERATURIA jardunaldiak antolatu ditu Larrabetzun ekainaren 5etik 7ra. Hainbat ekitaldi, liburu aurkezpen, eztabaida saioak eta nola ez liburu azoka euskal editoreen presentziarekin.
Literaturia programa

flm09 Madrileko Feria

2009/05/26

Maiatzaren 29tik ekainaren 14a arte Madrileko Feria ospatuko da. Retiron kokatuta dagoen azokan, 286 etxolan izango gara.

Kartel diseinatzailea: Juan Antonio Moreno

flm09 webgunea

Euskal editoreak Bologna Fieren

2009/03/24

Bologna Fiere edo Bologna Children’s Book fair, martxoaren 23tik 26ra bitartean ospatu da, eta euskal editoreak bertan izan dira.

Google akordioa

2009/02/18

Google-ek baimenik gabe digitalizatutako liburuen kalte ordainak emango ditu. CEDRO, autoreen eta editoreen erreklamazioak kudeatzeko prest azaldu da. Baina, kopiatu al dizue? Begira