Liber 2018 Bartzelona

2018/10/04

Euskal Editoreen Elkartea Bartzelonan da egunotan, Nazioarteko Liber Liburu Azokan. D427stand-ean, 16 argitaletxe bildu ditugu. Erakusketara, euskarazko produkzioa ekarri dugu, eta liburuaren salerosketa eta haren banaketa dira urriaren 3tik 5era ekarri gaituen arrazoia. Liber azokako webgunea

Donostiako liburu azoka

2018/06/29

Gaur, ekainak 29, Donostiako Liburu eta Disko Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin uztailaren 15era arte egongo da zabalik goizez (11:00-14:00) arratsaldez (17:00-21:00) Gipuzkoa Plazan.

Bilboko Liburu Azoka

2018/06/01

Areatzan ospatuko da Bilboko Liburu Azokaren 48.edizioa, maiatzaren 31tik ekainaren 10era. Aurten, Joan Mari Torrealdaik jasoko du Urrezko luma, ekainaren 4an. Gainera, liburu aurkezpen eta kultur topaketa ugari antolatu dira hainbat guneetan.Programa osoa

Ikastaroa: nazioartekotze eta azokak

2018/05/17

Euskal Editoreen Elkarteak, sektoreko profesionalei euren lanerako prestakuntza areagotu eta eguneratzeko asmoz saio tekniko berri bat antolatu du.
Noiz: Maiatzaren 18an, 10:00etatik 14:00etara.
Non: Donostiako Okendo Kultur etxean (Nafarroako hiribidea, 7).
Irakaslea: Carlota Torrents (Bartzelona).
Norentzat: Argitalpengintzako profesionalei zuzendua (EEE eta Gremioko bazkideei).

Euskal literatura beste hizkuntzatara itzultzeko laguntzak

2018/05/09

Etxepare institutoak, argitara eman ditu Literatura itzulpenetarako laguntzak 2018. Xedea, jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea da.
Eskaerak aurkezteko epea, maiatzak 5 – ekainak 4

Zumarragan Liburu bat egingo dut

2018/04/23

Zumarragako Institutoko 2.DBHko ikasleekin izan gara, Zelai Aristi kultur etxean, Liburu bat egingo dut proiektuarekin.
Maite Mutuberriak liburu bat nola egiten den eta editoreen lanbidea, aski ezezaguna, irakatsi die.

Euskal Editoreen Elkartea, Euradio Nantes irrati katean

2018/03/29

Bolognako stand-ean elkarrizketatu gaituzte. Hona
esteka.

Hizkuntz aniztasuna ikusaraztea helburu duen lan taldeak hitz ederrak eskaini dizkigu esker oneko mezu honetan:

Boloniako Liburu Azoka 2018

2018/03/23

Boloniako Haur eta Gazteen Nazioarteko Liburu Azokaren 55.edizioa, martxoaren 26tik 29ra ospatuko da. Bertan izango dugu 22 C 39 Stand-ean euskal produkzioa. Aurten hamar euskal argitaletxeen liburuak izango dira ikusgai. Gainera, Mikel Valverderen Euskadi Saria irabazlearen, irudiak apainduko dute Euskal Stand-a.

Sarako Idazleen Biltzarra eta azoka apirilak 1 eta 2

2018/03/22

Sarako Idazleen Biltzarra aurten, apirilaren 1 eta 2an ospatuko da. Sarako Biltzarrak hartuko du antolamendurako lekukoa, Turismo bulegoaren ordez. Toki handiagoa eskaini nahi diote euskarari eta gazteen parte hartzeari. Euskal argitaletxeak ere bertan izango dira.
Gehiago jakiteko