Airakurri lehiaketako irabazlea

2018/03/06

Ander Deuna ikastolako June Marañon, Arizmendi Ikastolako Beñat Iñurrategi eta Arratia BHIko Izaro Izquierdo, ikasleen artean, eta, eztabaida gogotsua izan ondoren, Izaro Izquierdo sailkatu da.Izarok, Jasone Osororen Greta liburuaren iruzkina egin du.
Zorionak Izaro, eta, zorionak ere Arratia BHIko irakasleei! Albistea airakurri.com atarian

Airakurri-ko finalistak

2018/02/02

Airakurri lehiaketaren hiru finalistak aukeratu ditu Euskal Editoreen Elkarteko editore talde batek. Esan beharra dugu, Bizkaiako ikastexeak gogotsu aritu direla aurtengo edizioan. Ez da ahaztu behar, irabazlearen ikastexeak ere, saria jasoko duela, nola ez ba, liburu sorta ederra haien liburutegietarako.
Finalistak

Airakurri kanpaina martxan da berriro ere

2017/11/30

Euskal Editoreen Elkarteak antolaturiko Airakurri proiektuaren hirugarren
edizioa martxan da dagoeneko. Irakurzaletasuna sustatzen lagundu nahi
duen proiektu honetan, DBHko 2.mailako gazteek parte hartu dezakete. Irakurritako liburu baten iruzkina airakurri webgunean idatziz, abenduaren 20 arte

948 Merkatua Iruñean azaroaren 19ra arte

2017/11/17

948 Merkatua
Liburu, disko eta beste euskarrien argitalpen azoka Iruñean ospatuko da estreinakoz, azaroaren 15etik 19ra. Baluarten, goizez profesionalen stand-gunea eta hitzaldiak izan dira, azaroaren 15 eta 16an eta EEEa bertan izan da, Kulturklik-eko stand-ean. 17, 18 eta 19an, programazio artistikoak gune diferenteetan programatu dira eta Liburu azoka Autobus geltoki zaharrean, hantxe izango dira gure bazkide nafarrak, Igela, Pamiela, eta, Txalaparta

Jabetza Intelektualari buruzko ikastaroa

2017/09/27

Jabetza Intelektualeko Legearen azken berriak ezagutzeko ikastaroa antolatu dugu irailaren 29an, Zemoriako egoitzan. Egunean jarriko gaitu Sabatellini & Associats bulegoko Carlota Planas i Silva abokatu katalanak.

Komunikazio ez sexistan formakuntza editoreentzat

2017/09/21

Euskal Editoreen Elkartean genero ikuspegia lantzeko formakuntza antolatu dugu irailaren 22an, Donostiako egoitzan. Formakuntzak hainbat helburu ditu, besteak beste, profesionalak indarkeria sexistan eta berdintasun ezan sentsibilizatzea; genero ikuspegia txertatzearen garrantziaz kontzientzia sortzea; ikuspegi hori garatzeko gaitasunak lantzea eta, jada egunerokoan sortzen ditugun baliabideez ohartu eta estrategiak elkarbanatzea. Hau guztia Faktoria Lila taldeko Kattalin Miner kazetariak irakatsiko digu.

Euskal Liburuen katalogoak

2017/09/18

Euskal liburuak nazioartean sustatu eta eskubideak eskaintzeko asmoz, aurten ere katalogoak argitara eman ditugu. Euskal Irudigileak elkartearen kolaborazioari esker Eider Motxobek euskal irudigileak egin ditu aurtengo azalak. Horretaz gain, Etxepare institutoaren itzulpenetarako laguntzen berri ematen dugu.
Katalogo berriak

Donostiako liburu eta disko azoka

2017/06/29

Donostiako liburu eta disko nobedadeen azokako 42.edizioa, Bilboko Areatzan ospaturiko azokaren ondoren dator. Donostiakoa, ekainaren 30etik uztailaren 16ra ospatuko da aurten, Gipuzkoa Plazan, honako ordutegian: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21.00etara. Gainera, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan, liburu aurkezpenak eta idazleekin topaketak antolatu dira.
Hurrengoak, Ondarru eta Zarautz izango dira. Ez gara irakurketa faltan egongo!

XVI. Iruñeko Liburu Azoka

2017/05/31

Maiatzaren 26tik ekainaren 4ra, Iruñako Liburu azoka ospatzen ari da Gaztelu Plazan. 10 liburudenden salmahaiak jarri dituzte kalean: Abarzuza, Arista, Auzolan, Chundarata, Elkar (comedias), Elkar, (Larraona), Katakrak, Nerea, Troa eta Walden. Gainera, errezitaldiak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak izanen dira.