Liburu bat egingo dut proiektuarekin Leitzan

2017/05/30

Leitzako Amazabal BHI-ko ikasleekin izan gara, Liburu bat egiten proiektua aurkezten. DBHko 2.mailako 30 ikasleen aurreran aritu da Txiliku. Liburuaren testu antolamendua, tipografiak, irudiak, azala, inprenta lana, liburuaren fitxa, isbna, lege gordailua……Ofizio ederra erakutsi diegu eta gustora etorri gara.

34. Sarako Idazleen Biltzarra

2017/04/12

Apirilaren 16 eta 17an, Sarako idazleen biltzarra eta liburu azoka ospatuko da. Egun horietan liburu salmenta eta izenpetzeak izango dira, goizeko 10:00etatik 18:30etara. Gainera, idazleen hitzaldiak, liburuak kontsultatzeko liburutegi txokoa, pausa lekua eta ostatu-taloa. Hau guztia, Sarako polikiroldegian. Biltzar 2017 egitaraua

54.Bolonia Haur eta Gazte Liburu Azoka

2017/03/31

Nazioarteko azoka garrantzitsuenean parte hartuko dugu aurten ere. Editoreak, idazleak, irudigileak, banatzaileak, agenteak, inprimatzaileak, Boloniara goaz, eskubideen salerosketak egitera, kontaktuak eta harreman profesionalak finkatzera, eta, haur eta gazteen liburuetan azken joerak ezagutzera.
Euskal produkzioa 29 B11 stand-ean erakutsiko dugu.
Bologna Children’s Book Fair

Orion izan gara Liburu bat egiten

2017/03/13

Liburu bat nola egiten den eta editorearen lanbidea ezagutarazteko tailerrak antolatu ditu Euskal Editoreen Elkarteak. Proiektua DBHko ikasleei zuzenduta dago eta bost herriko kultur etxeetan gauzatzen ari gara. Aurten, Orio, Usurbil, Ortuella, Amurrio eta Leitza. Orioko Salatxon aritu zen Txiliku aurreko astean.

Liburu bat egingo dut

2017/02/20

Beharbada noizbait etorriko zitzaizun burura ideia hori: liburu bat egingo dut! Berehala, ordea, pentsatuko zenuen liburua egitea gauza zaila dela. Eta, neurri batean, halaxe da, baina egin, egin dezakezu. Dena dela, eta lan horretan abiatu aurretik, hauek dira jakin beharreko hamaika gauza…..

EKKIdetu zaitez

2016/12/30

EKKI Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eta Euskal Herriko Musikarien Elkarteak sustatu dute.
Informazio gehiagorako

51.Durangoko liburu eta disko azoka DA!

2016/11/22

Abenduaren 2tik 6ra Durangoko azoka izango DA!
349 nobedade, 246 erakusleiho, 200 kultur ekitaldi baino gehiago.
Euskal Editoreen Elkarteak bere Batzar Nagusia ospatuko du hilaren 5ean bertan, ohi duen moduan. Eta, gazteei zuzendutako tailer bat eskainiko du Areto Nagusian Nola egin liburu baten iruzkina airakurri proiektua osatuz.
DA egitarau osoa

LIBER eta FRANKFURT liburu azokak

2016/10/05

Euskal Editoreen Elkarteak eta harekin bazkidetutako argitaletxeek liburuaren nazioarteko azoka hauetan parte hartuko dute:
LIBER Bartzelonan: urriaren 11tik 14ra, P.1.D 426 STANDA
FRANKFURT: urriaren 18tik 22ra, 5.1.B 23 STANDA

Formakuntza ikastaroa: Indesing ezagutzen

2016/09/05

Diseinu editoriala lantzeko programarik famatuena da Adobe Indesign. Adobeko aplikazio honek dituen erreminta ezberdinekin editorial munduko lan ezberdinak burutu ditzakegu. Adibidez, tresnak tablet edo mugikorrean irakur ahal izateko argitalpen interaktiboa egiteko aukera eskaintzen du.
UEU eta Euskal Editoreen Elkarteak elkarlanean antolatutako ikastaroa. Barne-formazioa EEEko kideentzako.