Sarako Idazleen Biltzarra eta azoka apirilak 1 eta 2

2018-03-22

Sarako Idazleen Biltzarra aurten, apirilaren 1 eta 2an ospatuko da. Sarako Biltzarrak hartuko du antolamendurako lekukoa, Turismo bulegoaren ordez. Toki handiagoa eskaini nahi diote euskarari eta gazteen parte hartzeari. Euskal argitaletxeak ere bertan izango dira.
Gehiago jakiteko

Hogeita hamahirugarren aldikoz Saran eginen den Idazleen Biltzarra garatuko da aurten.

Badu orain urtea Sarako zenbait elkarte gogoetatzen hasi zirela Biltzarrari bultzada eman nahiz.

Egituratze berria onartua izan da eta hemendik aitzina Sarako Biltzarra deitu elkarteak bere gain hartuko du antolaketa, orain arte Sarako Turismo Bulegoak kudeatzen zuena.

Bi helburu nagusi finkatu ditugu: gazte gehiagoren erakartzea eta euskarari toki handiagoaren eskaintzea, irakaskuntzako hiru sareekin partaidetzan (ikastola, eskola publiko, eskola katoliko, kolegio eta lizeo).

Antolaketari dagokionez, Biltzarri eskaini lekua handitua izanen da eta eremua bikoiztua.

Lau gune berezi asmatu ditugu: erakusketa artistikoen xokoa, liburu berrien kitorik kontsultatzeko xokoa, haurren xokoa (animazio eta ikusgarriekin) eta mintzaldien eta hedabideen xokoa.