Sarako Idazleen Biltzarra eta liburu azoka

2019-04-12

Literatur ekitaldia izango da Saran aurten ere, 36. Idazleen Biltzarra eta Liburu Azoka ospatuko da Hego Lapurdiko Sara herrian, apirilaren 22 eta 23an.

Euskal Kultur Erakundeak, bi egunetako programa oparoa antolatu du.

Lau gune izango ditu azokak, erakusketa artistikoen xokoa, liburu berrien kitorik kontsultatzeko xokoa, haurren xokoa (animazio eta ikusgarriekin) eta mintzaldien eta hedabideen xokoa.

Sarako Idazleen Biltzarra antolatu zen lehen aldikoz 1984ko Bazko astelehenez. Hastapenetik xede bera zuen: egun berean, toki batean, Euskal Herrian bizi edo honetaz ari diren idazleen biltzea, euskaldunak izan ala ez. Sarako Omordiako geletan hasi zen Biltzarra, baina 1993tik herriko polikiroldegian iragaiten da.

Gaur egun 150 inguru idazle etortzen dira beren liburuen aurkeztera eta izenpetzera. Biltzar saria ere banatua izaten da.