Editoreen Galeusca
Euskal Editoreen Elkartea, Associació d’Editors en Llengua Catalana, Associació d’Editors del Pais Valencià eta Asociación Galega de Editoras, Editoreen Galeusca-ko kideak dira 1986 geroztik. Nazio-hizkuntzak babestea helburu harturik, bi urtean behin topaketa profesionalak antolatzen dira eta hainbat kolaborazio, hartu eman eta koedizio gauzatzen dituzte editoreek.
Galeuscako konklusioak Galizia 2018
Durangoko Euskal liburu eta Disko Azoka
Durangoko Merinaldeko Adizkideen Gerediaga elkarteak antolaturik, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka abenduaren hasieran ospatzen da urtero. Euskal liburuaren azoka garrantzitsuena da.webgunea
Liber Azoka
Espainian ospatzen den nazioarteko liburu azoka profesionala da. Liburugintzako sektore eta azpisektore gehienek dute bere ordezkaritza azoka honetan: editorialek, agentzi literarioek, multimediak, elkarte profesionalek, aldizkariek eta banatzaileek. webgunea
Frankfurt Azoka
Frankfurteko “Ausstellungs-und Messe GmbH“, Alemaniako argitaratzaileen elkarteak antolaturik. Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azoka, komertzio eta publikazio eskubideen sektoreko garrantzitsuena da. webgunea
Guadalajara Azoka, FIL
Guadalajarako (Jaliscoko) FIL azoka, Iberoamerikako eskubide salerosketarako gune garrantzitsuena da. Azoka, azaroaren bukaeran ospatzen da, Guadalajarako Unibertsitateak antolatuta. webgunea
Bolonia Azoka
Italiako, Bologna hirian ospatzen da haur eta gazte liburuen nazioarteko azoka garratzitsua, martxoaren bukaera aldera ospatzen da.
webgunea