Euskal Editoreen Elkartea

Euskal Editoreen Elkartea (EEE), 1984an sorturiko elkartea da, euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak biltzen dituena. Euskarazko argitalgintzaren sustapena eta zaintza ditu helburu nagusi, eta, horiekin batera, elkartekideen babesa, ordezkaritza eta koordinazioa.

Elkartekide izateko baldintzak

Eskubide osoko kideak:

  • katalogoaren %25a euskaraz argitaratua duten pertsona fisiko edo juridikoak
  • edo azken 10 urteetan, edota hasiera batetik, euskarazko liburuak argitaratu izana, azken 3 urteetan 15 liburu euskaraz argitaratu baldin baditu
  • edo urtean argitaraturiko liburu guztien salneurriaren edo kopuruaren %25 euskarazko liburuek osatua izatea.

Kide atxikituak: euskaraz argitaratua izatea titulu bat baina gehiago.

Zuzendaritza Batzordea

Presidentea: Jexuxmari Mujika (EREIN) Presidenteordea: Olatz Osa (ELKAR) Bokalak: Itziar Osa (IBAIZABAL), Xabier Olarra (IGELA), Pello Elzaburu (Pamiela)

Bulegoa

Idazkari teknikoa: Ana Urrestarazu
Zemoria, 25, behea
20013-Donostia
Tel.: 943292349
Kontaktua