Bazkideen interesak babesteaz gain, euskal liburua eta irakurzaletasuna sustatzea dira Elkartearen xede nagusiak.
Ugari dira helburu horiek guztiak lortzeko Elkarteak bideratzen dituen jarduerak. Horietan aipagarrienak, honako hauek dira:
- Durangoko Liburu Azokaren antolatzaileekin lankidetzan, aipatu azoka urtez urte hobetzeko eta sendotzeko irizpideak eman eta azokaren jarraipenean parte hartzen dugu.
- Nazioarteko liburu azoka nagusietan, (Bologna, Liber, Frankfurt, Guadalajara) parte hartzen dugu, euskal literaturarentzat gainerako hizkuntzen merkatua zabaltzen laguntzeko asmoz.
- Liburu Ganbarak antolatzen dituen Euskadiko azoketako laguntzaileak gara.
- 948 Merkatuan parte hartzen dugu.
- Euskal Liburuaren zabalkunderako jarduerak sustatzen ditugu eta Eskubideen katalogoak argitaratu urtero.
- Irakurzaletasuna sustatzeko xedez, euskal liburuari buruzko saioak antolatu eta kudeatzen dugu,Airakurri lehiaketa, DBHko ikasleei zuzendua, eta, LIBURU BAT EGINGO DUT, hainbat liburutegietan.
- Editoreen Galeusca-ko kideak gara, Associació d’Editors en Llengua Catalana, Associació d’editors del Pais Valencià eta Asociación de Editoras Galegas elkarteekin batera.
- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua erakundearen kideak gara.
- EKKI erakundearen entitate kolaboratzaileak.
- Euskal Liburugintza sektoreko elkarteekin, Euskal Idazleen Elkartea , EIZIE , Galtzagorri eta Euskal Irudigile Profesionalen Elkartea hainbat kolaborazio ekintza egiten ditugu.