« Itzuli albistegira

51.Durangoko liburu eta disko azoka DA!

2016-11-22  ¦  elkartea

Abenduaren 2tik 6ra Durangoko azoka izango DA! 349 nobedade, 246 erakusleiho, 200 kultur ekitaldi baino gehiago. Euskal Editoreen Elkarteak bere Batzar Nagusia ospatuko du hilaren 5ean bertan, ohi duen moduan. Eta, gazteei zuzendutako tailer bat eskainiko du Areto Nagusian Nola egin liburu baten iruzkina airakurri proiektua osatuz. DA egitarau osoa

51.Durangoko liburu eta disko azoka DA!

Yolanda Arrietaren eskutik tailer honen bitartez ikasleek liburuen iruzkinak hobetzen ikasiko dute. Literatur kritikari izaten lagunduko diegu modu honetan. Kanbo-ko Xalbador kolegioaren eta Bilboko, Karitatearen Alabak Bego˝ako Andra Mari ikastetxearen 2.DBHko ikasleekin arituko da Yolanda Arrieta, abenduaren 2an, bi saiotan.

Yolanda Arrietari buruzko informazioa