« Itzuli albistegira

Orion izan gara "Liburu bat egiten"

2017-03-13  ¦  elkartea

Liburu bat nola egiten den eta editorearen lanbidea ezagutarazteko tailerrak antolatu ditu Euskal Editoreen Elkarteak. Proiektua DBHko ikasleei zuzenduta dago eta bost herriko kultur etxeetan gauzatzen ari gara. Aurten, Orio, Usurbil, Ortuella, Amurrio eta Leitza. Orioko Salatxon aritu zen Txiliku aurreko astean.

Orion izan gara

Orio ikastolako DBHko 2.mailako ikasleek, liburu bat egiten ikasteko prozesua ezagutu zuten. Horretarako, Jexux Mari Olaizola, Txilikuk, ordubeteko saioan, idazketaren historia, editorearen lana, inprentaren bilakaera, pausoz pauso sekretu guztiak agertu zizkien. Beste tarte batean, modu praktikoan pleguak egiten ikasi zuten. Lagungarria izan zen, Concetta Probanza artistak, propio, proiektu honetarako egin dituen 8 panel. Bertan adierazten dira liburuaren prozesu guztiak. Aste honetan, Usulbilgo Kultur etxera goaz.