« Itzuli albistegira

54.Bolonia Haur eta Gazte Liburu Azoka

2017-03-31  ¦  elkartea

Nazioarteko azoka garrantzitsuenean parte hartuko dugu aurten ere. Editoreak, idazleak, irudigileak, banatzaileak, agenteak, inprimatzaileak, Boloniara goaz, eskubideen salerosketak egitera, kontaktuak eta harreman profesionalak finkatzera, eta, haur eta gazteen liburuetan azken joerak ezagutzera. Euskal produkzioa 29 B11 stand-ean erakutsiko dugu. Bologna Children's Book Fair

54.Bolonia Haur eta Gazte Liburu Azoka

Bolonia Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Azoka eta Irudigileen Erakusketa, Bologna (Italia) hirian ospatzen da. 2017ko apirilaren 3tik 6ra ospatuko da. 1.200 erakusle eta 98 herrialdetako ordezkari aurreikusten dira aurtengo 54.edizioan, non Kataluniako kultura izanen da gonbidatua. Euskal Editoreen Elkarteak, Gremio de Editores de Euskadi elkartearekin, eta Etxepare Institutoarekin osaturiko stand-ean (Stand Hall 29-B11) izango du bere bazkideen eta elkarte horien liburu erakusketa. Gainera, APIE-EIEP Irudigileen Elkarte Profesionalak stand-aren apainketarekin laguntza eskainiko digu eta, Euskadi Saria irabazitako irudigileari, Mikel Casal Pati˝o-ri emango zaio aukera stand-ean bere irudiak jartzeko.