« Itzuli albistegira

Donostiako liburu eta disko azoka

2017-06-29  ¦  Elkartea

Donostiako liburu eta disko nobedadeen azokako 42.edizioa, Bilboko Areatzan ospaturiko azokaren ondoren dator. Donostiakoa, ekainaren 30etik uztailaren 16ra ospatuko da aurten, Gipuzkoa Plazan, honako ordutegian: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21.00etara. Gainera, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan, liburu aurkezpenak eta idazleekin topaketak antolatu dira. Hurrengoak, Ondarru eta Zarautz izango dira. Ez gara irakurketa faltan egongo!

Donostiako liburu eta disko azoka

Donostiako Liburudenden eta banatzaileen nobedadeek Gipuzkoa plaza hartuko dute egunotan. Euskal Editoreen Elkartearen eta Gremio de Editores de Euskadiren laguntzaz, Euskadiko Liburu Ganbarak antolaturiko azoka honek 42 urte beteko ditu aurten, eta, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostia Kulturaren ezinbesteko babesa jasoko du.