« Itzuli albistegira

Komunikazio ez sexistan formakuntza editoreentzat

2017-09-21  ¦  elkartea

Euskal Editoreen Elkartean genero ikuspegia lantzeko formakuntza antolatu dugu irailaren 22an, Donostiako egoitzan. Formakuntzak hainbat helburu ditu, besteak beste, profesionalak indarkeria sexistan eta berdintasun ezan sentsibilizatzea; genero ikuspegia txertatzearen garrantziaz kontzientzia sortzea; ikuspegi hori garatzeko gaitasunak lantzea eta, jada egunerokoan sortzen ditugun baliabideez ohartu eta estrategiak elkarbanatzea. Hau guztia Faktoria Lila taldeko Kattalin Miner kazetariak irakatsiko digu.

Komunikazio ez sexistan formakuntza editoreentzat

Horretarako, 4 orduko saioa izango dugu, bi zatitan banatuko duguna: batetik, teoria orokorra landuko dugu, non indarkeria sinbolikoa, genero estereotipoak eta rolak bezalako kontzeptuak sakonduko ditugu; eta bigarrenik, parte hartzaileon artean, gure lan-arlora ekarriko ditugun kontzeptu hauek, egunerokoan lantzeko erreminta-kutxa bat sortzeko asmoz. Metodologia parte hartzailea landuko dugu horretarako.

Irailak 22, ostirala, Zemoriako egoitzan.

9:30-10:00: Aurkezpena + Sarrera

10:00-11:30: Teoriara sarrera

Atsedena

12:00-13:30: Talde-lana eta erreminta-kutxa sortzea