« Itzuli albistegira

948 Merkatua Iruñean azaroaren 19ra arte

2017-11-17  ¦  Elkartea

948 Merkatua Liburu, disko eta beste euskarrien argitalpen azoka Iruñean ospatuko da estreinakoz, azaroaren 15etik 19ra. Baluarten, goizez profesionalen stand-gunea eta hitzaldiak izan dira, azaroaren 15 eta 16an eta EEEa bertan izan da, Kulturklik-eko stand-ean. 17, 18 eta 19an, programazio artistikoak gune diferenteetan programatu dira eta Liburu azoka Autobus geltoki zaharrean, hantxe izango dira gure bazkide nafarrak, Igela, Pamiela, eta, Txalaparta

948 Merkatua Iruñean azaroaren 19ra arte

Liburuaren, diskoaren eta bestelako euskarrien Edizioaren Azokan 14 stand egongo dira, eta Nafarroako argitalpen-enpresa ezberdinek okupatuko dituzte. Horrez gain, norberaren edizioko stand kolektiboa prestatuko da 11 proiekturekin, eta kanpoan beste bi stand izango dira. Azaroaren 15ean (asteazkena) abiatuko da, 17:00etatik 21:00etara, eta azaroaren 16tik (osteguna) 19ra (igandea) 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara egongo da irekita.

Azokarekin batera, bestelako programazioa ere garatuko da; hala nola, haurrentzako jarduerak, liburuen aurkezpenak, obra musikalen aurkezpenak edo musikari buruzko dokumentalak. Guztira, 18 orduko programazioa eskainiko da, eta 17 liburu (horietako 5 ipuinak), 2 disko, dokumental bat, poesia-errezitaldi bat, ikusmen-esperimentazioko bi obra eta zuzeneko ilustrazio-proiektua aurkeztuko dira. Programazioa Geltokiko kafetegian garatuko da, honako ordu hauetan:

Azaroak 17, ostirala: 12:00-13:00 / 17:00-21:00 Azaroak 18, larunbata, 11:00-14:00 / 17:00-21:00 Azaroak 19, igandea, 11:00-14:00 / 17:00-20:00 Azoka 948 Merkatuaren, Nafarroako Arteen Merkatuaren, proposamenaren barnean kokatzen da. Kultur sektorearen azoka profesional berrian 400 artista eta profesional baino gehiago elkartuko dira, eta diziplina ezberdinetako 70 proposamen artistiko baino gehiago izango dira.

  1. Merkatuaren lehen edizioa Iruñean egingo da, azaroaren 15ean eta 16an, eta horren helburuak izango dira Nafarroako kultur eremuko produkzioa erakustea sektore eta lurralde ezberdinetako banatzaile eta agenteei eta profesionalak eta agente kulturalak elkartzeko gunea izatea.
  2. Merkatuaren berrikuntza nagusia izango da azoken azoka izatea, diziplina artistiko guztiak hartzen dituelako: zinema eta telebista, arte eszenikoak, arte plastikoak, musikak, liburu, disko eta bestelako euskarrien edizioa eta industria sortzaile eta kultural berriak (ICCs); hala nola, diseinu digitala, moda eta ehungintza, arkitektura, ingeniaritza edo lanbide berriak. Azoka-eredu berria denez, orain arte ia ezagutzen ez zen elkarrizketa ahalbideratuko du diziplina guztien artean eta lanerako gune berean.

STAND PARTE-HARTZAILEAK Alkibla, (6. Leihatila), Alfaffaylla Fundazioa (14. Leihatila), Denonartean (4. Leihatila), Laetoli (3. Leihatila), Mintzoa (5. Leihatila), GOR Diskakc (1. Leihatila), Hordago (1. Leihatila), Igela Argitaletxea (7. Leihatila), Katakrak (3. Leihatila), Kili Kids (2. Leihatila), Lamiñarra Kultur Elkartea (7. Leihatila), La Voz de la Merindad (14. Leihatila), Pamiela (8., 9. eta 10. Leihatilak).