« Itzuli albistegira

Boloniako Liburu Azoka 2018

2018-03-23  ¦  elkartea

Boloniako Haur eta Gazteen Nazioarteko Liburu Azokaren 55.edizioa, martxoaren 26tik 29ra ospatuko da. Bertan izango dugu 22 C 39 Stand-ean euskal produkzioa. Aurten hamar euskal argitaletxeen liburuak izango dira ikusgai. Gainera, Mikel Valverderen Euskadi Saria irabazlearen, irudiak apainduko dute Euskal Stand-a.

Boloniako Liburu Azoka 2018

Hamar argitaletxeen produkzioa eramango dugu aurten azokara, Alberdania, Denonartean, Ediciones Fortuna, Elkar, Erein, Giltza, Mezulari, Ibaizabal, Pamiela eta Ttarttalo.

Eta, gurekin, bidelagun, Gremio de Editores de Euskadi, Etxepare Institutoa eta Irudigile Profesionalen Elkartea.

Hau guztia, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren dirulaguntzari esker.

Edizio honetan, Txina izango da herri gonbidatua, eta, horren arira programa zabala antolatua dute.

Bestetik, Bologna Ragazzi Sari ospetsuak banatuko dira azokan. Aurtengo sarituak