« Itzuli albistegira

Euskal literatura beste hizkuntzatara itzultzeko laguntzak

2018-05-09  ¦  elkartea

Etxepare institutoak, argitara eman ditu Literatura itzulpenetarako laguntzak 2018. Xedea, jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea da. Eskaerak aurkezteko epea, maiatzak 5 – ekainak 4

Euskal literatura beste hizkuntzatara itzultzeko laguntzak
Helburua: ondorengo itzulpen-jarduerak diruz laguntzea:

Helburua: ondorengo itzulpen-jarduerak diruz laguntzea:

Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutakoliteratura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.

2017ko azaroaren 10eko ebazpena eman zenetik 2019ko abenduaren 30a bitartean argitaratu diren edo argitaratuko diren itzulpenak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara.

Eskaerak aurkezteko epea: Maiatzak 5 – Ekainak 4 (barne)

Zuzkidura: 39.000 euro

Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua Tabakalera eraikina Andre Zigarrogileak plaza, 1. 20012 Donostia Tel: (+34) 943 023 400

Kontaktua: Kizkitza Galartza k-galartza@etxepare.eus Tel: (+34) 943 023 409 Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.