Albisteak

Albiste berriagoak »

"Liburu bat egingo dut"

2017-02-20  ¦  elkartea

Beharbada noizbait etorriko zitzaizun burura ideia hori: liburu bat egingo dut! Berehala, ordea, pentsatuko zenuen liburua egitea gauza zaila dela. Eta, neurri batean, halaxe da, baina egin, egin dezakezu. Dena dela, eta lan horretan abiatu aurretik, hauek dira jakin beharreko hamaika gauza…..

Gehiago irakurri...

EKKIdetu zaitez

2016-12-30  ¦  elkartea

EKKI Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eta Euskal Herriko Musikarien Elkarteak sustatu dute. Informazio gehiagorako

Gehiago irakurri...

51.Durangoko liburu eta disko azoka DA!

2016-11-22  ¦  elkartea

Abenduaren 2tik 6ra Durangoko azoka izango DA! 349 nobedade, 246 erakusleiho, 200 kultur ekitaldi baino gehiago. Euskal Editoreen Elkarteak bere Batzar Nagusia ospatuko du hilaren 5ean bertan, ohi duen moduan. Eta, gazteei zuzendutako tailer bat eskainiko du Areto Nagusian Nola egin liburu baten iruzkina airakurri proiektua osatuz. DA egitarau osoa

Gehiago irakurri...

LIBER eta FRANKFURT liburu azokak

2016-10-05  ¦  elkartea

Euskal Editoreen Elkarteak eta harekin bazkidetutako argitaletxeek liburuaren nazioarteko azoka hauetan parte hartuko dute: LIBER Bartzelonan: urriaren 11tik 14ra, P.1.D 426 STANDA FRANKFURT: urriaren 18tik 22ra, 5.1.B 23 STANDA

Gehiago irakurri...

Formakuntza ikastaroa: Indesing ezagutzen

2016-09-05  ¦  elkartea

Diseinu editoriala lantzeko programarik famatuena da Adobe Indesign. Adobeko aplikazio honek dituen erreminta ezberdinekin editorial munduko lan ezberdinak burutu ditzakegu. Adibidez, tresnak tablet edo mugikorrean irakur ahal izateko argitalpen interaktiboa egiteko aukera eskaintzen du. UEU eta Euskal Editoreen Elkarteak elkarlanean antolatutako ikastaroa. Barne-formazioa EEEko kideentzako.

Gehiago irakurri...

41.Donostiako Liburu Azoka

2016-06-30  ¦  elkartea

Uztailaren 1etik 17ra, Donostiako Gipuzkoa Plazan, liburu eta disko nobedade azoka zabalduko da. Ordutegia: 11:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00 Argitaletxeak, liburu dendak eta banatzaileak, 40 standetan banatuta liburu berri berriekin datoz. Eta, Liburutegi Nagusian liburu aurkezpenak eta errezitaldiak eskainiko dira. Zatoz

Gehiago irakurri...

Galeuscako konklusioak

2016-06-23  ¦  elkartea

Katalan, galego eta euskal hizkuntzetako editoreak, ekainaren 16an eta 17an, Valènciako Centre del Carmen egoitzan, editoreen GALEUSCA topaketan bildu dira. Oso positiboki balioetsi dituzte topaketa horiek, eta ondoko konklusio hauek hitzartu dituzte. KONKLUSIOAK

Gehiago irakurri...

Editoreen Galeusca Valencia 2016

2016-06-14  ¦  elkartea

Ekainaren 15etik 17ra Editoreen Galeusca jardunaldietan parte hartuko dute euskal editoreek eta elkarteko ordezkariek. Associació d'Editors del País Valenciá-k antolatutako Galeuscan, editore katalanak, galegoak eta euskaldunak liburugintza sektorearen kolaborazioa izango den gai nagusiaren inguruan bilduko dira. Galeusca Programa

Gehiago irakurri...

46.Bilboko Liburu Azoka

2016-06-03  ¦  elkartea

Arenaleko ibilbidean izango da Bilboko Liburu Azoka ekainaren 2tik-12ra bitartean, 55 erakuslerekin. Blas de Otero ehun urte erakusketa berezia izango da aurtengo Liburu Azokan. Eta, liburu nobedadeak, aurkezpenak, hitzaldiak, sariak, tailerrak, liburu sinadurak eta kontzertuak osatuko dute 46. edizioa.Programa

Gehiago irakurri...

Ibaizabal argitaletxearen 25.urteurrena

2016-05-05  ¦  elkartea

Ibaizabal argitaletxeak 25 urte bete ditu. Mende laurden horretan, 3.248 titulu eman ditu argitara. Zorionak! Ibaizabal argitaletxearen webgunea

Gehiago irakurri...

Albiste zaharragoak »