Pribatutasun politika

Pribatutasun Politikaren adierazpen honen bidez, Euskal Editoreen Elkarteak jakinarazi nahi du ze erabilera ematen zaien webgune honen bitartez jasotzen diten datu pertsonalei. Hori jakinik, erabiltzaileek erabakiko dute, borondate librez, eskatzen zaien informazioa eman ala ez. Datuak helburu zehatz, zilegizko eta konkretuetarako bakarrik jasotzen dira, eta Euskal Editoreen Elkarteak ez ditu inola ere ez beste modu batzuetan erabiliko etorkizunean.

Pribatutasun Politika hau alda edo eguneratu daiteke denborarekin, eta beraz, tarteka informazioa berrikusteko gomendatzen dizugu, aldaketekin ados zaudela ziurtatzeko.

Noren ardura da zure datuak zaintzea?

Zure datu pertsonalen kudeaketaren arduraduna Euskal Editoreen Elkartea da. Egoitza soziala: Zemoria 25, behea, 20013 Donostia, Gipuzkoa. E-posta: editoreak@editoreak.com

Ze helbururekin jasotzen ditugu datu pertsonalak?

Baimenarekin jasotzen ditugun erabiltzaileen datak helburu hauetarako gordetzen ditugu:

1. Webgunearen bidez gerta daitezkeen informazio-eskaera eta erreklamazioak gertatzekotan. Eskaera horiei zuzen erantzun ahal izateko gordetzen dira datuak.

2. Administrazio, enpresa eta erakundeen eskaerak kudeatzeko, Interneteko proiektu egokiak eskaini ahal izateko haiei.

Baimenarekin jasotako datu pertsonalak konfidentzialki tratatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Zenbat denborarako gordetzen dira datuak?

Datu pertsonalak gordeko dira kontratuari lotutako harremanak dirauen bitartean, eta legeak aurreikusten duen epeetan; baina pertsona interesatuak eskubidea du epea laburtzeko eskatzeko.

Kontratuari lotutako epea amaitzen denean, datuak blokeatu egingo dira salbuespen honekin: Herri Erakundeen eta Justizia Auzitegien esku egon daitezke, datuen trataeraren inguruko erantzukizunak argitzeko behar izanez gero, beti ere erantzukizun horiek kontratuari lotutako epearen barruan gertatu badira.

Euskal Editoreen Elkarteak ezabatu edo zuzendu egingo ditu datu oker edo osatu gabeak, eta baita hasierako helburuetara begira zentzua galdu duten datuak.

Zein zilegitasun dugu datuak tratatzeko?

Datuak tratatzeko zilegitasuna interesatuaren baimenean oinarritzen da.

Borondatez eta libreki erabaki dezakezu guk informazioa tratatzea. Informazio jakin bat eskatzen dizugun bakoitzean, espresuki borondatez eskaintzeko eskatuko dizugu.

Nori emango dizkio Euskal Editoreen Elkarteak erabiltzaileen datuak?

Konpromiso irmoa hartzen du Euskal Editoreen Elkarteak: Ez zaio inori daturik emango, ez bada legeak behartuta.

Datuak sekretuan gordetzeko konpromisoa hartzen dugu, beharrezko neurriak harturi ez daitezen aldatu, galdu edo erabilpen desegokietara desbideratu. Legeak eskatutako segurtasun estandar garaienekin zaintzen ditugu zure datu pertsonalak.

Datuak ematen dizkiguzunean eskuratzen dituzun eskubideak

Pertsona orok du eskubideak baieztatzeko ea Euskal Editoreen Elkarteak bere datu pertsonalak erabiltzen dituen ala ez.

Interesa duenak kontsultatu ditzake bere datu pertsonalak, eta datu okerren zuzenketa eskatzen ahal du, eta baita ere datuen ezabaketa, hasierako helburuetarako gehiago balio ez dutenean. Kasu jakin batzuetan, datuen erabileraren murriztapena eska dezake interesatuak, eta kasu horretan gordeko dugu bakarrik erreklamazioen kudeaketarako.

Datuak gehiago ez erabiltzeko ere eska dezakete kasu jakin batzuetan erabiltzaileek. Orduan, datuak erabiltzeari utziko dio Euskal Editoreen Elkarteak ez bada ezinbesteko arrazoi zilegiak daudela tartean, edo erreklamazioen kasuan erreklamazioak argitzeko beharrezkoak gerta daitekeelako datuak gordetzea.

Eramangarritasunera (portabilitatera) eskubidea du erabiltzaileak. Hau da, emandako datu pertsonalak ardura hartuko duen beste batengana igortzeko eska dezake, eta datuak igorri beharko ditugu formatu egituratu eta ohikoan, eta teknikoki posible denean, trataera mekaniko baterako moduan.

Datuaren jabeak edo bere ordezkari legalak bere eskubideen erreklamazioa egin diezaioke Euskal Editoreen Elkarteari, e-postaz editoreak@editoreak.com helbidera idatzita, edo posta arruntez gure egoitzara bestela: Zemoria 25, behea, 20013 Donostia, Gipuzkoa.

Dituen eskubideei buruz gehiago jakin dezake erabiltzaileak Espainiako Datu Babeserako Agentziaren webgunean: http://www.agpd.es

Erabiltzaileak uste badu bere eskubideak ez direla behar bezala bete, erreklamazioa eska dezake Espainiako Datu Babeserako Agentziaren bidez, Eskubideen Tutoretza Erreklamazioa (Reclamación de Tutela de Derechos) deritzon mekanismoa erabiliz.