Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak “Euskal Liburugintzaren alde Ibilbidea” 2023

Aurtengo Kutxa Literatura Sarietan, euskal liburugintzaren alde ibilbide trinkoa eta esanguratsua egin duen pertsona bat saritu nahi izan dugu. Horretarako, epaimahai bat osatu zen, euskal liburugintza sektorea ordezkatzen duten lau elkarteek osatua, hots: -Euskal Editoreen Elkartea (EEE) -Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) -Euskal Idazleen Elkartea (EIE) eta -Galtzagorri, Euskal Haur eta Gazte Literatura […]