Lit-Up proiektuaren “Atzerriko eskubideen kudeaketa” ikastaroa martxoaren 1etik aurrera

Lit-Up proiektu europarrak “Atzerriko eskubideen kudeaketa” ikastaroaren hirugarren moduluan parte hartzeko epea ireki berri dugu. Martxoaren 1ean hasiko da ikastaroa, eta ingelesez eta doakoa izango da. Bertan baliagarriak izango diren material asko aurkituko dituzu: irakurketak (artikuluak), akordio-ereduak, autoreen, eragileen, ilustratzaileen, itzultzaileen eta editoreen gogoetak, ohiko galderak eta teknologia berriei eta atzerriko eskubideei   buruzko mahai-ingurua. […]