Dena hasten da Liburu-dendan

Literaturarekin bakarrik ikasten dena. Meettok Fundazioak sustatutako literaturaren aldeko Manifestua

Garai nahasiotan, gure burua galdurik sentitzen dugunean ere, literaturak koordenada batzuk ematen dizkigu beti. Anne Frankek oso garbi esan zuen: “Pertsona askeak nekez jabetuko dira inoiz liburuek zer esanahi duten giltzapean bizi garenontzat”. Ispilu aurrean jarri eta galdera egiten digu literaturak: “Aske al gara?”. Zerbait gertatzen da zure gorputzean Homero irakurtzen duzunean. Aspaldiko egia batek […]
Ekoedizio ikastaroa irailaren 20ean

Euskal Editoreen Elkarteak ekoedizio ikastaroa antolatu du ekainaren 28rako.
Ekoedizioa, argitalepenak kudeatzeko modu berritzaile bat da, liburuaren sostengarritasuna, hau da, argitalpenen ingurumen-inpaktua, adostasuna ezarriz kalkulatzea, minimizatzea eta komunikatzea liburuaren ekosistema osoan.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege Berria: irakurketa euskal kulturaren transmisioaren ikuspegitik

Euskal herritarrak heztea gizarte osoaren ardura da. Euskarazko kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun eragileok ere egiteko horretan parte hartzen dugu, eta euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzeko behar gorriaz jabetuta gaude aspaldi. Behar hori ardatz hartuta, hainbat kultur eragilek agerraldia egin genuen joan den Durangoko Azokan, abenduaren 10ean. Ahotsenea, Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Bertsozale Elkartea, Dantzan, Elkar Fundazioa, Euskal […]
Euskal kultur transmisioa berma dezala eskatu dute bostehun hezitzaile eta herritarrek

Hogeitik gora kultur eragilek eta kolektibok EAEko Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren inguruko irakurketa kritikoarekin bat egin eta euskal kulturaren transmisioa bermatzeko atxikimendua adierazi dute hezitzaileek, hezkuntza eragileek eta herritarrok, kulturgintzan.eus webgunean abiatutako atxikimendurako eskeraren bitartez
LIT-UP Proiektua: editoreen eta eragileen gaitasunen hobekuntzarako onlineko ikastaroa

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu LIT-UP proiektuaren barruko 4 moduluko onlineko prestakuntzan parte hartzera.
Moodle plataformaren bidez eskainiko den prestakuntza honen helburua da neurrira egindako edukien bidez editorialek eta egileek dituzten gaitasunak hobetzea.
Izena eman!
EAEko Hezkuntza Legeak euskal kulturaren transmisioa berma dezan! Atxikimendu bilketa

EAErako Hezkuntza Lege berria apirilaren amaieran edo aurreraxeago erregistratuko da, antza, eta Gasteizko Legebiltzarrean eztabaida abiatzen den garairako, kultur eragileon artean egin dugun irakurketa kritikoaren aldeko atxikimenduak bildu nahi ditugu, aipatutako Legebiltzarreko eztabaida horretara euskal kulturaren transmisioaren eta kultur hezkuntzaren auziak eraman ahal izateko, ahalik eta babes handienarekin.
Euskal Editoreak eta Irudigileak Boloniako Haur eta Gazte Liburu Azokan egongo dira

Euskal editoreak eta Irudigileak, martxoaren 6tik 9ra ospatuko den Italiako Bologna Children´s Book Fair Nazioarteko liburu azoka ospetsura doaz. Euskal Editoreen Elkartea, sektoreko beste hainbat erakundeekin batera, Gremio de Editores de Euskadi eta Irudigileen Elkartearekin, Basque.Books markaren aterkipean egongo dira Bolonian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzari esker. Euskal liburuen presentzia nabarmena izango da aurten ere. […]
Euskal Editoreen Elkarteak LIT-UP proiektuarekin bat egin du

Euskal Editoreen Elkarteak, Europako hizkuntza gutxituetako eta txikietako literaturak nazioko eta nazioarteko merkatuei arreta gehiago eskaintzeko eta nazioarteko sare iraunkor bat eraikitzeko, LIT-UP proiektuarekin bat egin du. Proiektuaren bazkideak Associació d’Editors del Pais Valenciá-ren gidaritzapean egingo dugu lan, AFUK (Frisia), Malinc (Eslovenia), Il Leone Verde (Italia), Krokodil (Serbia), Acentoline Comunicación (Granada), Goga (Eslovenia) etaEuskal Editoreen Elkartea […]
Xabier Lete, “Poema eta abesti guztiak”: 40 urteko lana 3 liburutan

Xabier Lete kantautore eta poeta euskalduna orain dela 12 urte hil zen. Euskal Editoreen Elkarteko zenbait kide (Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela eta Txalaparta hain zuzen) elkarlanean aritu dira artista honen lanak euskal irakurleei eskaintzeko. Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi, unibertsitateko irakasle eta Leteren obran adituak, izan dira lan hau aurrera eramateaz arduratu direnak. Izan ere, […]