Airakurri proiektuaren2021eko edizioa martxan da dagoeneko. DBHko lehen zikloko ikasleen literatur iruzkinak jasotzeko prest dago AIRAKURRI WEBGUNEA, maiatzaren 21era arte. Gainera, aurtengo ediziorako webgunea aldatu dugu eta irudi berria dugu.
EEEk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, 2015ean abiarazi zuen AIRAKURRI irakurzaletasuna sustatzeko tresna irakasleen esku jartzeko. Ordutik, dozenaka ikastetxek parte hartu dute proiektuan eta 1.000 iruzkinen langara gerturatu gara. Balorazio ezin hobea egiten dugu bai kantitateari bai kalitateari erreparatzean.
Bosgarren edizioa da aurtengoa, eta gure bidaia ospatzeko webgunea berritu dugu. Irakurketak amesteko eta bizitzeko balio digu, are gehiago bizi dugun egoera berezi honetan. Horixe irudikatu nahi izan dugu, eta Asisko Urmenetak ilustrazio eder bat egin digu.
Irakurzaletasuna sustatzen lagundu nahi duen publizitate-kanpaina gisa definitzen dugu Airakurri. Eta zaletasunak lantzeko adin egokia 12-13 urte artekoa dela iritzirik, DBHko lehen zikloko ikasleei zuzentzen zaie proiektua.
Ikasleei irakurketa plazer iturri gerta dakien lagundu nahi dugu lehiaketa honen bidez. Ikasleei irakurri dituzten liburuek sorrarazitako burutazioak elkarri luzatzeko bidea da Airakurri. Webgunean irakurritako liburuen iruzkinak sar ditzakete, eta ikasle irakurlerik saiatuenari, sari moduan liburu-sorta eta joko kooperatiboak emango zaizkio.
Nondik datorren
Euskal Herriko belaunaldi berrietako haur eta nerabeak gure eta beraien hizkuntzaren jabeegin daitezen nahi dugu, jabe hitzak gordetzen duen esangura osoarekin. Euskara eskolako eta ikaslanetako tresna soil baino gehiago izan dadin, euskaraz bizitzeko zoria lor dezaten,euskararekin gozatzenasma dezaten, denok elkarrekin lan egin behar dugula uste dugu EEEn. Zoritxarrez, ez da lan erraza gure herriko zenbait girotan. Eta, noski, egiteko hori ez da eskolarena bakarrik.
Gazteek Internet sarea sentitzen dute komunikaziorako leku nagusi gisa, han aise truka baititzakete iritziak. Irakurle gaztearentzat iritzirik hurbilena, betiere, beste irakurle gazte batena izango dela sinesten dugu Elkartean. Hala, elkarren gomendioak, aurkikuntzak eta “txinpartak” trukatzen eta ereiten laguntzen saiatzeko tresna da Airakurri.