
Airakurri: Iruzkinak bidaltzeko azken eguna
Gaur, apirilak 15, airakurri proiektuan parte hartzeko azken eguna izango da. Iruzkinak airakurri webgunean jasotzen ari gara. Surfeatzen azken txanpa!

Gaur, apirilak 15, airakurri proiektuan parte hartzeko azken eguna izango da. Iruzkinak airakurri webgunean jasotzen ari gara. Surfeatzen azken txanpa!

Bolonia, haur eta gazteen liburu hiria izango da datorren apirilaren 1etik 10era, eta, Liburu Azoka, 4tik 7ra ospatuko da aurten. Euskal argitaletxeak bertan izango dira,
B/16, 29 pab.ko stand-ean Atsegin handiz hartuko zaituztegu.

Euskal Editoreen Elkarteak antolaturiko Airakurri proiektuaren inguruko informazioa eman dugu gaur otsailaren 9an, 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Airakurri

Euskal liburuaren produkzioa eta elkarteak argitaratutako eskubideen katalogoak eskuragarri egongo dira egunotan Mexikon, ospatzen ari den Guadalajarako Liburu Azokan. Bertan izango gara azaroaren 28tik abenduaren 6a arte. ii08 Stand-ean. Gainera, Arantxa Urretabizkaia izango da aurtengo euskal idazle gonbidatua.

Kultura eta sormen sektorearen Europako laguntzak, eta, zehazki, Europa Sortzailea Programa 2014-2020, modu praktikoan ezagutzeko saio bat prestatu digu Xabier Olarrak. Ikastaroa azaroaren 6an izango da, Donostian. Izena aldez aurretik eman behar da, elkartean.

Euskal liburuen fitxak eta aipamenak bildu ditugu beste hizkuntzetara itzultzeko. Haur eta gazteentzat 47 titulu eta helduentzat, berriz, 25 aukeratu dira. Helburua, Nazioarteko liburu azoka garratzitsuenetan banatzea da eta euskal literatura munduan zehar ezagutaraztea. Azalak, aurten, Axpi ilustratzaileak egin ditu.
Katalogoak 2015-2016

Mezulari argitaletxeak bere mendaurrena ospatu zuen ekainaren 12an, Deustu Unibertsitatean, (1915-2015). Ekitaldian, bere historia eta ibilbidea ezagutzera eman zuten, euskarazko argitalpenetan aitzindari izan zen, Orotariko Euskal Hiztegia eman zuen argitara Euskaltzaindiarekin edota Euskara Mailaka metodoa.

Ekainaren 4tik 14ra, Bilboko Areatzan ospatuko da 45.Liburu azoka. Oso egitarau indartsua prestatu du Liburu Ganbarak. Ekainaren 4an, Arriaga Antzokian, Sarrionandiaren “Narrazio guztiak” irakurriko dira zuzenean, adibidez. Informazio gehiago

Maiatzaren 7tik 10era, Ermuko XXIII. Euskal Liburu eta diska azoka ospatuko da, Kardenal Orbe plazan. Gainera, euskal aldizkarien erakusketa zabalduko dute.
Ordutegia: 11:00 – 21:00
Egitaraua eta informazio gehiago;