
Airakurri: hegan abiatzear
Airakurri.com webgunea sortu dugu, Airakurri, DBHko 2. mailako ikasleei zuzendutako proiektua da. Irakurzaletasuna sustatzen lagundu asmoz eta euskararekin gozatzen asma dezaten.
Bidaia on!

Airakurri.com webgunea sortu dugu, Airakurri, DBHko 2. mailako ikasleei zuzendutako proiektua da. Irakurzaletasuna sustatzen lagundu asmoz eta euskararekin gozatzen asma dezaten.
Bidaia on!

EDUKIN EDITORIALEN ESKAINTZA DIGITALA IKASTAROA (gaztelaniaz). Luis Collado-ren eskutik
NOIZ: Abenduaren 16an, goizeko 9,30etatik 13,30etara.
NON: Donostian, Gipuzkoako Ganbaran (Tolosa hiribidea, 75).
NOLA: izena eman behar da elkartean abenduaren 16a baino lehen.

Jon Zabaletari emango diogu 2014ko dabilen elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa. Abenduaren 18an, arratsaldeko 7,30etan, Donostiako Victoria Club aretoan.(Lehiatilan jaso behar da sarrera).

Frankfurt liburu azoka urriaren 7tik 12ra ospatzen ari da. Elkarteak 51D38 stand-ean ditu bere argitaletxeen liburuak ikusgai.
Horrez gain, aurten, «National lireratures revisited» ekitaldia antolatu dugu Kultura sailaren laguntzarekin azokan bertan.

Ekainaren 11n, 12an eta 13an katalanezko, galegozko eta euskarazko hainbat editore bildu dira Igeldon, editoreen GALEUSCA topaketan, eta, honako ondorio hauetara iritsi dira: klikatu albistearen titularrean

Euskal editoreak, katalanak eta galegoak Igeldoko Gudamendi hotelean bilduko dira, ekainaren 11, 12 eta 13an, Galeusca jardunaldia ospatzeko. Nazio eleanitzetan liburugitzari buruzko politikak, ekimenak eta lan-estrategi kolektiboak erabakitzeko.

Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dute Euskadiko udal liburutegien sarean liburu digitalak mailegatzeko ereduari buruz.
Akordioa abian jartzeko, Jaurlaritzak 2014an 25.000 lizentzia inguru eskaini nahi ditu, horietatik 8.750 euskaraz.
Uztailetik aurrera egongo da online-garri.

Martxoaren 24tik 27ra Bolonia Azokan izango gara. Elkarteak stand bat jarriko du haur eta gazte liburu azoka garrantzitsu honetan. 29 pabilioian B/16 stand-ean sustapen materialez gain, euskal argitaletxeen erakusketa: Elkar, Erein, Ibaizabal, Igela, Ttarttalo eta Pamielaren liburuak egongo dira ikusgai. Baita, Elena Odriozolaren ilustrazioak ere.
www.airakurri.com laister zuekin…..