
Gaumin argitaletxea bazkide berria
Euskal Editoreen Elkarteak bazkide berria du, Gaumin argitaletxea, Naiara Ibar eta Fernando Morilloren apustu interesgarria.
Ongi etorri, Gaumin

Euskal Editoreen Elkarteak bazkide berria du, Gaumin argitaletxea, Naiara Ibar eta Fernando Morilloren apustu interesgarria.
Ongi etorri, Gaumin

Xabier Olarra itzultzaileari emango diogu 2013ko dabilen elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa.
Abenduaren 19an, arratsaldeko 7tan, Donostiako Victoria Club aretoan.(Lehiatilan jaso behar da sarrera).

Ikastaro profesionala antolatu dugu abenduaren 13rako. Esther Franch, edizio munduan esperientzia handia duen emakumea izango da edukien arduraduna.
Hau guztia, Gipuzkoako Ganbaran izango da, goizeko 9,30etatik 13,30etara. Inskripzioa elkartean nahitanahiezkoa da.

Urriaren 8tik 13ra ospatzen ari den Frankfurt Liburu azokan dira, aurten ere, euskal editoreak. Standean, guztira, 17 argitaletxeren lanak daude ikusgai. Ez bakarrik euren liburuak, baita elkarteak argitaratu dituen katalogoak ere.

Urriaren 2tik 6ra Madrideko Madrid Arena aretoan ospatuko da 31. Liber Azoka. Euskal Editoreen Elkartea bertan egongo da 0A04 mahaian euskal produktuekin.
Azokari buruz informazio zehatza hemen aurki daiteke

Donostiako Gipuzkoa Plazan ospatu da 38. Donostiako liburu Azoka, baina, uda aurrera doala beste plaza berritan irekiko dira azoka guneak, hurrengoa Ondarrun, gero Zarautzen….
Liburu azoken egutegia

Apirilaren 3tik 27ra, Bartzelonako Euskal Etxeak Literaldia ekimena antolatu du. Liburu aurkezpenak, kontzertuak, eta beste.
Literaldia 2013 programa

“Zure empresari egokitutako sozial-media estrategia bat antolatzeko gakoak” izenburupean antolatu dugu hurrengo Ikastaro profesionala (gaztelaniaz). Hizlaria, Arantxa Sainz de Murieta, marketing-eko aditua izango da. Donostian, otsailaren 20an, Gipuzkoako Ganbaran. Aurretik izena eman behar da elkartean.

Joxe Azurmendik, Euskal Herriko pentsalari emankor eta erudituenetakoak, jasoko du aurten dabilen elea saria, euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek urtero eman ohi dutena.Euskal Liburuaren Gaua azaroaren 5ean izango da, 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.