
Frankfurt 2012
Urriaren 10etik 14ra bitartean Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azokan parte hartu du Euskal Editoreen Elkarteak. Aurten, Etxepare Institutoa izan zuen bidelagun.

Urriaren 10etik 14ra bitartean Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azokan parte hartu du Euskal Editoreen Elkarteak. Aurten, Etxepare Institutoa izan zuen bidelagun.

Bartzelonako Firan ospatuko da Liber Nazioarteko Liburu Azoka, urriaren 3tik 5era bitartean. Urriaren 2an inaugurazioa izango da.
Euskal Editoreen Elkartea C338 stand-ean kokatuta egongo da.
Informazio guztia
Jarduera programa

Ikastaro berri bat antolatu dugu irailaren 27rako. Aritz Baldak, Adimedia empresako kontsultorea eta sozial mediak, liburuaren marketing digitalaren aurrean kokatuko gaitu. Irailaren 27an, Gipuzkoako Ganbaran. Izena elkartean eman behar da irailaren 24a baino lehen.ATZERATUTA

Eskubide Eskuragarrien Gida berriak eman ditugu argitara. Euskal liburuen fitxak, beste hizkuntzetara itzultzeko asmoz eginak dira. Irudiak, Concetta Probanzak egin ditu. Katalogo hauek webgunean eskuragarri daude pdf formatuan

Maiatzaren 31tik ekainaren 10era bitartean Bilboko Liburu Azoka ospatuko da. 42.edizioan, 55 liburudenda eta argitaletxe aterako dituzte liburuak Areatza Pasealekura ohi den bezala. Aurtengo Urrezko Idazluma, Toti Martinez de Lezea idazleari emango diote.

Etxepare Euskal Institutuak argitara eman du Itzulpenetarako laguntzen deialdia. Epea, apirilaren 17tik maiatzaren 16ra bitartekoa edota, urriaren 1etik 31ra bitartekoa aurreikusi dute.
Informazio gehiago

Joakin Berasategi editorea martxoaren 31n hil da, 73 urte zituela.
Sendoa argitaletxea sortu zuen Donostian, 1980. urtean, eta Euskal Editoreen Elkartearen sorreran parte hartu zuen 1984. urtean.
Ez adiorik, Joakin!

Haur eta Gazteen Nazioarteko Liburu Azoka matxoaren 19tik 22ra ospatuko da, Italiako Bologna hirian. Euskal Editoreen Elkarteak bere erakusmahaia izango du bertan, Hall 29 C/11. Aurten, Leire Salaberria euskal irudigilea sailkatua izan da Irudigileen nazioarteko erakusketarako.
2012programa
2012irudigilesailkatuak

FIL Guadalajara azokan izango gara euskal argitalpenaren erakusmahaiarekin, Stand JJ10 eta Literatura, Etxepare Institutoaren eskutik dator aurten, azokako jarduera programarako Anjel Lertxundi idazlea gonbidatu du. FIL programa