
Liburu digitalaren ISBNa
Nazioarteko ISBN agentziak hainbat irizpide eta ohiko galdera eman ditu argitara liburu digitalaren identifikazio egokia egiteko.ISBN agentziaren webgune berria

Nazioarteko ISBN agentziak hainbat irizpide eta ohiko galdera eman ditu argitara liburu digitalaren identifikazio egokia egiteko.ISBN agentziaren webgune berria

Euskal Editoreen Elkarteak bere ohiko Batzar Nagusia ospatu zuen abenduaren 7an, Durangoko azokaren baitan. Bertan, Zuzendaritzako kide berria onartu zen, ELHUYAR argitaletxea. Bazkide berria izango du elkarteak aurrerantzean ere, maluta argitaletxea hauxe

“Edizioa eta sorkuntza literarioa Euskadin” mahai-inguruan parte hartuko du Jorge Gimenez-ek elkarteko Presidenteak, Aizpea Goenaga, Javier Gogeascoechea eta Unai Elorriagarekin batera.
Azaroaren 30ean, Expo Guadalajara azokako programazioaren barruan.

Horrela, 36ko gerraren ostean argitaratutako Kuliska sortarekin egindako lana saritu nahi da. Kuliska sortarekin eman ziren gerra osteko euskal liburugintzaren lehen urratsak.
Euskal Liburuaren Gaua ospakizunean egingo da sari-ematea.
Euskal liburugintzaren sektoreko bost elkarteok, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Irudigileen Elkarteak, EIZIEk eta Galtzagorri-k, Euskal Liburuaren Gaua antolatu dugu azaroaren 8rako, Donostiako Victoria Club aretoan, gaueko 20:00etatik aurrera. Bertan, “dabilen elea” saria banatuko da, euskal liburugintzaren alorrean, errekonozimendu gisa.

Frankfurt azoka urriaren 6tik 10era ospatuko da.
Urriaren 7an, Azokako Client’s Lounge gunean, Gaur egungo euskal literaturaren panorama aurkeztuko dugu, eta euskal idazleek Gaueko hitzak xuxurlatuko dituzte.

Bartzelonako Firan ospatuko da Liber liburu azoka, irailaren 29tik urriaren 1a arte,eta, Euskal Editoreen Elkarteak standa izango du bertan, D 466 zenbakiduna. Sarrera Online eskatu daiteke. Informazio gehiago

“La marea de realidades jurídicas del editor ante la edición digital” izenburupean, edizio digitalaren aurrean kokatuko gaitu Carlota Planas i Silva abokatuak. Irailaren 15ean, Gipuzkoako Ganbaran antolatu dugun ikastaroan. Aurretik izena eman behar da.
Uztailaren 2tik 18ra bitartean, Donostiako Gipuzkoako Plaza, liburu eta diskaz beteko da. 44 parte hartzaile, liburu aurkezpenak eta sinadurak, hitzaldiak, eta, Zilarrezko Euskadi sariak banatuko ditu Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak