Albisteak

Bilboko 40. Liburu Azoka

Ekainaren 3tik 13ra bitartean Bilboko 40.Liburu azoka ospatuko da, Bilboko Areatzan. Nazioarteko idazleek euskal idazleekin batera parte hartuko dute azokako ekitaldietan. Aurtengo Urrezko Idazluma, Andres Urrutia Euskaltzainburuak jasoko du, Zazpikale saria, berriz, Katixa Agirrek, Habitat liburuagatik.

Liburuaren Nazioarteko eguna

Apirilaren 23an Liburuaren eta autore eskubideen nazioarteko eguna ospatuko da. Euskal Editoreen Elkarteak, eguna ospatzearekin batera, liburuaren edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, jabearen baimena behar dela gogorarazi nahi du.

Elkartearen 25.urteurrena

1984an, hainbat euskal editorek Euskal Editoreen Elkartea sortu zuten, eta “euskararen onerako eta Euskadiren ohorerako elkartu ziren Durango azokan. 25 urte geroago, 2009ko abenduan, aitzindari haiekin ospatuko dugu elkartearen 25.urteurrena, abenduaren 8an, Durangoko Gran Hotelean.

dabilen elea saria 2009

Gaur eguerdian, Donostiako Victoria Eugeniako prentsa aretoan, Euskal Liburuaren Gaua aurkeztu dute antolatzaileek eta Donostia Kulturako ordezkariek. Aurtengoan, Joan Mari Torrealdaik jasoko du saria, Antton Olariaga iazko saridunaren eskutik. Azaroaren 25ean, 20:00etan, Victoria Club aretoan.

Euskal Literatura Frankfurten

Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Miren Agur Meabe, euskal literaturaren embaxadore lanetan aritu dira Frankfurt Azokan. Bertan irakurritako pasarteak bildu ditugu, euskaraz eta ingelesez, hona ekartzeko.Pasarteak