Albisteak

Euskadi literatura sariak 2020

Aitaren Etxea, Karmele Jaioa, Elkar/ Joemak eta Polasak, Iñigo Astiz, Elkar/ Un millón de ostras en lo alto de la montaña, Miren Asiain ilustrazioa/ ZORIONAK!

Bilboko 50.Liburu Azoka

Bilbao Udazkena 2020-ren programazioaren barruan maiatzan egitekoa zen Bilboko Areatzako Liburu Azokaren 50. edizioa ospatuko da. Ibai ondoko Areatza pasealekuan, eta, urriaren 1etik 11ra, udazkeneko nobedadeak, literatura, haur eta gazte eta helduentzat, komikiak, era guztietako liburuak ikusgai, eta salgai egongo dira. Gainera, Bidebarrieta Kulturgunean, aurretik

Literaturia, Zarautz irailak 25, 26 eta 27

“Hitza da giltza” lemapean ospatuko da aurtengo Literaturia, euskal letren plaza. Larrabetzun sortu zen, 2008an, eta 2014tik Zarautzen egiten da, Literaturia Kultur Elkarteak antolatuta. Liburu-azoka, liburu-aurkezpenak, solasaldiak, eta emanaldiak osatuko dute iraileko programazioa.

Elkar liburu-dendei Boixerau-Ginesta saria

Elkar liburu-denda kateak jasoko du aurtengo “Urteko liburu-denda”, Boixerau Ginesta saria. Espainiako Editore Gremioen Federazioak eta Liber Azokak, sari honekin, 1995 geroztik, Literatura-kulturaren garapenean eta sustapenean liburu-dendek eta liburu-denden lana duten paper garrantzitsua nabarmentzen dute. Epaimahaiak Elkar argitaletxeari eman dio saria, jatorrizko erkidegoaren errealitate sozial

Enrike Ayerbe editore eta idazlea zendu da

Enrike Ayerbe, editorea, idazlea, Etor-Ostoako zuzendaria eta Euskal Editoreen Elkartearen sortzaile eta bazkide, irailaren 5ean zendu da. Elkartearen doluminak familia eta bere lankide guztioi. Goian bego.

IV. Nafarroako edizio, liburu eta diskoaren azoka

Nafarroako liburugintza eta kultura babestu nahiean, Liburuaren Azoka, Liburu Zaharren Azoka eta Edizio Azoka batu ditu Editargi elkarteak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Azoka, irailaren 29tik urriaren 4ra ospatuko da, Iruñeako Gaztelu Plazan. Gaur egungo krisian, sektoreak batuta egon behar du, eta nafar gizarteari dei egin nahi

Joan Mari Torrealdai, dabilen elea, agur eta ohore

Dabilen Elea saria jaso zuen 2009an Joan Mari Torrealdaik, euskal liburugintzako bost elkarteen eskutik.: Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala, EIZIEk eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkartea.

#Liburu-dendan

“Hezurren erretura” Miren Agur Meabe, Txalaparta argitaletxea

“Etxeak eta hibobiak” Bernardo Atxaga. Pamiela argitaletxea