Euskal Editoreen Elkartea Lit-Up Kongresua + Editoreen Galeusca Donostia, Ekainak 10, 11 eta 12

Euskal Editoreen Elkarteak, Europako Lit-Up nazioarteko kongresua eta Editoreen Galeusca antolatuko du Donostian, ekainaren 10, 11 eta 12an. Lit-Up, Europar proiektu bat da, Europar Batasunak, Europa Creativaren bidez lagundutakoa. Associacio d’Editorials del Pais Valenciá-k (AEPV) koordinatzaile rola jokatzen ari da eta Euskal Editoreen Elkartea bazkide moduan parte hartzen ari da, hiru urte eta erdiko iraupena […]

GONBIDAPENA LIT-UP prestakuntza-programaren 4. modulura: ATZERRIKO ESKUBIDEEN NEGOZIAZIOA ETA LINEAKO PRESTAKUNTZA

Argitaletxe, idazle, liburu-saltzaile, liburuzain, ikasle estimatua! Gure proiektuan interesa duen edonor! Gonbidatu nahi zaitugu LIT-UP prestakuntza-programaren 4. modulura, ATZERRIKO ESKUBIDEEN NEGOZIAZIOARI buruzkoa. Modulo hau argitaletxeei zuzenduta dago, nazioartean lanak sustatzen ikas dezaten, interesatutako argitaletxeekin harremanetan jartzen jakin dezaten, eta nazioarteko azoketan atzerriko eskubideen negoziazioa nola egin ikas dezaten. Nola parte hartu? Sartu hona: https://spanskavas.com/ Goiko […]

Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azoka 2025

2025eko Boloniako azoka profesionalera goaz, martxoaren 31tik apirilaren 3ra. Aurten 62. edizioa ospatuko da, eta azokak 90 herrialdetatik etorritako 1500 erakusle izango ditu. Estonia izango da herri gonbidatua. Euskal Editoreen Elkartean, stand kolektibo batean gure produkzioa erakusteko prestatu gara, Gremio de Editores de Euskadi eta Irudigileen Elkartearekin batera, Basque.Books. markaren aterkipean. 29 E17 standean aurkituko […]

Euskal Editoreen Elkartea Euskaraldian

Euskal Editoren Elkarteak, Euskaraldian entitate moduan parte hartzea erabaki duela adierazi nahi dizuegu.  Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da.  Laugarren edizioa izango da hau, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.  Entitate moduan, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugunez, guk […]

Durangoko azoka 2024

Abenduak 7 eta 8 Aurtengo edizioaren leloa “Hartzea ematea da! “: Kultura jasotzea gizarteari itzultzeko modu bat da; beraz, euskaraz jasotzen den kulturak lagunduko digu euskaraz bizitzen, eta euskaldun indartsuago batean. Irakurketa beste era batera idazten ari den bezala, entzutea kantatzea da, ikustea ekitea da, entzutea pentsatzea da, eta Durangoko Azokan egotea euskal kultura babestea […]

Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sarien ekitaldiak Asun Agirianoren ibilbidea sarituko du

Donostia, 2024ko azaroaren 12a. Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sarien 57. edizioaren sari-banaketa ekitaldia Donostiako Antzoki Zaharrean egingo da azaroaren 16an, larunbata, 19:30etik aurrera. Ekitaldian kontakizun-liburua eta antzerkia modalitateak sarituko dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Sari bakoitzaren irabazleek 15.000 € eta garaikurra jasoko dute, baita liburuaren edizioa ere. Euskarazko liburu sarituak Elkar argitaletxeak editatu eta banatuko ditu, […]

Euskal Editoreen Elkartea Frankfurteko Liburu azokan izango da!

Frankfurteko Liburu Azoka (Frankfurter Buchmesse) mundu mailako garrantzitsuena eta handiena da. Urrian antolatzen dute urtero 1949tik eten gabe Frankfurten. Urtez urte, herrialde bat aukeratzen dute gonbidatu gisa eta aurten, Italia izango da herri gonbidatua. Urriaren 16tik 20ra, 76. Edizioa ospatuko da. Euskal argitaletxeak ere, Euskal Editoreen Elkartearen eta Gremio de Editores de Euskadiren Stand-ean, Basque.Book. […]

Euskal Editoreen Elkarteak KROKODIL Literatur Jaialdian parte hartuko du, Belgradon (Serbia) ekainaren 21ean eta 22an.

Hara joango dira Pamiela eta Txalapartako editoreak, Garazi Arrula eta Lander Majuelo Elkartearen koordinatzailearekin batera,. Euskal Editoreen Elkartea parte hartzen ari den, Lit-Up Europako proiektuari esker. KROKODIL elkarteak, Lit-Up proiektuaren patzurgoko kideak, urtero antolatzen du KROKODIL Literatur Jaialdia. Jaialdia elkarrizketa, adiskidetzea eta lotura hautsiak berreraikitzea sustatzeko eskualdeko ekitaldi gisa sortu zen, batez ere Mendebaldeko Balkanetako […]

Euskal Editoreak eta Irudigileak Boloniako Haur eta Gazte Liburu Azokan

Bologna Children’s BookFair,www.bolognachildrensbookfair.com Nazioarteko liburu azoka ospetsuaren 61. edizioa ospatuko da aurten. Euskal Editoreen Elkartea, sektoreko beste hainbat erakundeekin batera, Euskadiko Editoreen Gremioarekin eta  Euskal Irudigileen Elkartearekin, Basque.Books. markaren aterkipean egongo dira Bolonian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzari esker. Euskadiko liburuen presentzia nabarmena izango da. 11 argitaletxeen liburuak stand-ean erakutsiko dira: A fin de cuentos, […]